Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baditu [...] kontakizun kostunbrista batzuk ere, gehien-gehienak datu sotiletatik abiaturiko pasadizo erdi historikoak erdi asmatuak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.
Euskaldunok komedia kostunbristak ikustera joaten omen gara batez ere antzerkira. Berria - Harian 2005-04-01
Karikatura soziologikorik edo literatura kostunbristarik egiteko asmorik gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.
Ralf Konig alemaniarra azken urte hauetako nobelagile kostunbristarik onenetarikoa da. Berria - Kultura 2004-09-01
Poema batzuk ere idatzi zituen, kostunbristak, balio sentimental handiagoa dutenak literarioa baino. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 257. orr.
Domingo Agirreren Garoa eta Flores Kaperotxipiren Aitona zoriontsua [...] literatura eta pintura kostunbristaren adierazpiderik behinenak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.