Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kostunbrismo iz literaturan, leku jakin bateko ohituren azalpenari arreta berezia opa izatea, ohitura literatura.
Kostunbrismoak, errealitatea islatu baino, eder ustez mozorrotu du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.
Euskal kostunbrismoaren bidetik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 143. orr.
Aingeru Epaltzaren Tigre ehizan edo Edorta Jimenezen Atoiuntzia ederretan egiten den euskalkien erabilera [...] ez da inondik ere kostunbrismoan erortzen. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.
Kostunbrismoaren mugetan dabilen istorio fantastikoa. Berria - Kultura 2004-02-04