Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kostelet (orobat kostalet) iz ipar saihetsa, saihets-haragia.
Arraultze baten prejitzeko-edo... kostalet baten erretzeko... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 81. orr.
Badago ere bizkar hezurraren itxurako bat, kosteletak balitu bezala; harek ere zubi egiten du harri mendi batetik bestera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.
Legatza moletan, behiki kosteleta, entselada, gasna, izozkia, kafe ta patxarana. Herria 2001-06-14
Afarirako ardi kostaletak erreegiak zirela eta hara... karrika gorrian naun. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 203. orr.