Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kosmosa, bere konplexutasun guztiarekin ere, batasun integrala da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.
Antzinatean uste zenez, lau ziren kosmosa osatzen zuten elementuak: airea, lurra, ura eta sua. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.
Erdi Aroan ohikoa zen ikusmoldearen arabera, kosmosak hiru parte edo maila ditu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.
Kosmosean ordena bat dago, harmonia bat, dena baitator harreman matematikoek lotua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Atomoaren mundu mikroskopikoan grabitatea neurtezina da; kosmosean, ordea, unibertsoaren egitura grabitateak sortu du, galaxiena ere bai, eta kosmosaren eboluzioa orokorrean. Berria - Gaiak 2006-04-27
Gizakiaren lekua kosmosean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 279. orr.
Ez al zen kaosa edo ilunpeetako leize neurrigabe hura, kosmosa edo mundu antolatua baino lehenagoko zerbait? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.
Noizean behin, Phobos Marteren ilargi handiena hurbiltzen zaio Kosmosaren ilun sakonetik, ilunpeko printzearen modura, eta 200 kilometroko distantziara pasatzen da. Berria - Gaiak 2004-12-16
Kosmosaren eta kaosaren arteko borroka gisa kontatu zen harrezkeroztik munduaren historia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.
Kristina kosmosarekin bat egin beharraz kalakatzen zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
Lukrezioren kosmoa ere suntsigarria da: gai honetan ez du gezurrezko kontsolapenera leramakeen engainurik nahi. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Ikuspegi historikoak kosmos fisikoaren mugimendu zentrifugoa erakusten digu espazio-denboraren lau dimentsioko markoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 401. orr.
Edonola ere, maizago, kosmos ilun eta sakonetik iristen zaizkigu gamma izpietako flash laburrak eta ez dago argi nondik datozen. Berria - Gaiak 2004-11-25
Era berean, izaki oro berez kosmos bat ere bada. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.
Eta azken helburua, kosmos psikikoaren harkaitz-hondoraino iristen saiatzean, Jainkoaren -sakon-sakonean bizi denaren- ikuspen osoagoa lortzea litzateke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.
Gorputzaren usaina, izerdi-usaina, galarazia dago, kirats bat da, kaos ttiki bat, kosmetikaren kosmosak, ordenak eta antolamenduak menderatu beharrekoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.
Azaltzen diren espazioetatik esanguratsuena dugu Izeko Rosaren jostundegia, bertan istorioak josten dira eta emakumeak dira istorio horien kosmosa sortzen dutenak. Berria - Kultura 2006-02-21
Dudarik ez dago senti daitekeen horizonteko kosmos-parteak gure garunean duen ispilatzearen ondorioa dela ezagutzen dugun mundua. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 168. orr.
kosmos osoaren (5)
kosmosarekin bat (3)
kosmoseko haurra (3)