Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kosmobisio iz kosmosaren ikuskera.
Identitatea, ideologia edo kosmobisioa izan daitekeela ukatu gabe, zuretzat euskara, batez ere, estetika da. Berria - Euskal Herria 2004-04-30
Garai bakoitzak egiten dituen aukeren katalogo batek garai horren beraren kosmobisioaren deskripzio bikaina eskainiko luke. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 183. orr.
Behialako kosmobisioaren arrautza handia erdibitu egin da: alde batean mundua (mekanikoa orain!), objektua; bestean subjektua, pentsamendu razionala. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 106. orr.