Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espazio kosmikoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Hauts kosmikoa ale xehetan bilduko zen, aleak legarretan, eta aurki harritxo bilakatu, gero harri gero eta koxkorrago, planeta txiki. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.
Materia kosmikoa erakartzen eta bereganatzen duen zuloa. Berria - Gaiak 2004-07-23
Izpi kosmikoen jatorria aurkitu omen dute astronomoek. Berria - Gaiak 2004-11-04
Izar hurbilak, quark hondogabeak, zulo kosmiko erraldoiak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 224. orr.
Bigarrena maila kosmikoa da, astroak kokaturik dauden esferena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.
Amodioaren indar kosmiko guztia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.
Tomas Akinokoak silogismo jainkotarrez ukatu nahi zuen hondogabetasun kosmikoraino. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.
Adimenok eragin erabakigarria dute gure munduan, eragin kosmikoa (inondik ere ez astrologikoa!). Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.
Orgasmo kosmiko baten antzekoa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.
Nire damua guztizkoa da, kosmikoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 46. orr.
Hinduismoaren ikuspegi kosmiko-erlijiosoa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.
ikuspegi kosmiko (3)