Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidean ibilki zelarik bere "skoter"-arekin, auto batek koskatu du eta kendu bizia. Herria 2004-06-24
Uste nian parean ziztu bizian zetozen kamioi edo cadillac gorrietarik bat kuskatuko ginuela eta hor akabatuko zela ene bidaia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.
Aldiz, beste [lur-azal] puska batzu elgarretararik beti ta hurbilago, elgar koskatzen artetan eta orduan gaitzeko eremuak harat edo hunat amor eman behar! Herria 2005-10-20
Kuskatzen badüzüe, gogor da harria. Herria 2002-09-05
Karrika zeharkatzean, kuskatuko eta zitzikatuko zuen autoarekiko errekontrua desiratzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.
Gaxuxa, beti lehena deitzi izan nahi duena, koskatzen zaio soroa ez delakotz gizen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.
Gérard bakarrik gelditzen da, barnea alhan ari zaiola, ez ote den gehiegi koskatu kezkaturik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 176. orr.