Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koskabilo (orobat koskobilo g.er.) iz barrabila.
Koskabiloak ere txiki samarrak zeuzkan, egia esateko. Aitor Arana «Onan», 2000 - 87. orr.
Min gehien hartzen den lekuan eman zioat, koskabiloetan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.
Nahikoa zuen lehengusuari begiratu eta haren koskabiloak laztantzea, hatz artean ile leuna sentitzea. Aitor Arana «Onan», 2000 - 8. orr.
Koskabiloak moztu eta ahoan ezarri dizkiote zenbaiti. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 99. orr.
Ez zen zerbait berria, koskabiloetaraino zeuden denak poliziaren paliza eta gehiegikeriekin. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.