Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zurezko atean labanarekin bere altuera koskaz koska nola handitzen zen markatzearen antzeko zerbait. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.
Hasperen eme bat, beste koska bat ikusten dionean bere erretilu on bakarrari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 235. orr.
Habeen erdi-aldera, koska batzuk egiten dira, eta koska horietan katapulten burukoak enkaxatzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.
Leihoaren koskan ez zegoen txoririk. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.
Hantxe isiotu du beste zigarro bat, leihoaren barruko koskan zerbeza utzita. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 105. orr.
Leihotik irten, hanka bat hormaren koska batean ipini, gero bestea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.
Karta sorta ongi lerroturik dago, sortaren ertza berdinduta dago, ez dago koskarik. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.
Bihurgune batean koska txiki bat harrapatu nuen, eta eskia kateatu zitzaidan. Berria - Kirola 2006-03-15
Pabilioietako horma eroriak, falta diren hormak, eta horma batetik besterako koska irregularrak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.
Jarrera komodo bat bilatzen saiatu nintzen, baina lauegia zen zorua, edo koska gehiegi nire hezurrek. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.
Nire zakil harrotuaren koska senti zezan baino lehen apartatu nintzen bere gorputzetik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.
Gertatzen dena da bide horrek koska nabariak dituela. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.
Lege onez jarduteko oztopo gutxi ez, eta bidean koska gehiago jarri ezkero, lan zaila. Berria - Kirola 2006-02-22
Nor nintzen, ordea, ni?, hori zen ispiluak berdinduko ez zidan koska. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 206. orr.
Hark beti aurkitzen zion koskaren bat, inor aurrean baldin bazen batez ere. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 55. orr.
Hans bai, zuzena zen, erabatekoa, koskarik gabekoa, borrokarik gogorrenerako jaiotakoa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 59. orr.
Haize lasterren norabide eta jokoek eta tenperaturaren aldeak edo aire-poltsa eta masa horien koskak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.
Koska txikia izan arren, jauzi egiten lagundu zion Mentxuri. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 12. orr.
Izarteko labar zutaren erditsuko koska hartan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.
Koska honetan eseri eta zigarreta bana erreko dugu.Gona txiki estua zango polit meharretan gora bildu zitzaion neskari, eskailera-koska gainditzerakoan. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 109. orr.
Podiumeko koska gorenean. Berria - Kirola 2006-02-23
Bihar tenperaturek koska bat behera egingo dute, gainera, eta 500 metrotik gora elurra egingo du. Berria - Euskal Herria 2006-02-26
Lizardiren euskara, izan ere, ene jakituriatik koska bat gorago geratzen zen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 239. orr.
Koska bat falta izan zitzaion Juventusen eta Milanen mailara iristeko. Berria - Kirola 2004-10-20
Armstrong, Ullrich, Beloki eta Heras koska bat gorago daude, baina badut hobetzeko tartea. Berria - Kirola 2004-02-18
Azurmendik onartzen du koska bat beherago dagoela. Berria - Kirola 2004-05-01
Jakina baita mota horretako pilulek [...] menpekotasuna sortzen dutela, eta zaila izaten dela, honelatan, gaitzari eta pilula-dosiei koska bat jatea. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.
Garaia zen benetan: buru oso baten koska ateratzen zion aitari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.
Baina koska dago, koska handi xamarra gainera, Don Bucle eta nere artean: hark kontzientzia euskaldunari zion uko egin, bai, baina fede española bete-betean besarkatzen zuelarik; nerea, ustez behintzat, uko garbia da, Ferlosiorena bezalaxe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 118. orr.
Koska, agerikoa da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 112. orr.
Lau urte igaro dira CSKAk eta Tauk elkarren aurka lehenengoz jokatu zutenetik, eta tarte horretan bi taldeen arteko koska txikituz joan da. Berria - Kirola 2006-03-01
Bat eta koska zor dizut. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.
Berrogei eta koska zituen emakumea, ezkongabe edo alargun bakartia. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.
Kontuan hartzen badugu zein hurbil gauden, denboraz, Islam-aren lehen iturburutik, lau mende eta koska baizik ez, lau mende eta apur bat gehiago bere sehaskatik, nolabait esateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 37. orr.
Horra hor koska! «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 95. orr.
-Hor dago koska, arazoari ez diogula ez bururik ez hankarik ikusten. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 36. orr.
Eta hortxe dago koska: neurrian. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 53. orr.
Hortxe dago koska osoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.
Printzeren bat katigatu ala ez, hortxe koska. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 146. orr.
Koska ez zen Paris hartuko ote zuten ala ez, baizik noiz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 315. orr.
Euskaraz zegoen, baina benetako koska ez zegoen hizkuntzan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 105. orr.
Dena den, sistemaren koska da autonomia erkidegoek kostuaren erdia ordainduko luketela. Berria - Harian 2005-12-24
Harro nengoen, bai, Umberto Saba edo Joseph Roth edo Müller jauna bezalako jendea ezagutu nuelako, baina ez nengoen harro juduak zirelako, beste bat zen koska. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 328. orr.
Hogei urte lehenago, Elkartea bero-bero ari zenean esklabotzaren aurka, bazirudien bere kolorea izan zela eztabaidaren koska. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 349. orr.
Bere garaian argitzerik izan ez nuen enigmatxoaren koska bikoitza. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 42. orr.
Errazago izan zen Perok nire mandatua onartzea, horrek ere bere koska ukan zuen arren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 341. orr.
Frau Gerda ez zen koska hartan gehiago saiatu, eta beste kontu batzuei buruz hasi ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 116. orr.
Baina, gure zorionerako, literaturan beti dago koska bat estuago egiteko aukera, idazleak ez baitu sekula galdu behar bere antzokiko oihala talaia berriei zabaltzeko itxaropena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 26. orr.
Axularrek, Senekaren esaldi bat bere uretara ekarririk (otium sine litteris, vivi hominis sepultura), koska bat estutzen du aisiaren aurpegi ona seinalatze aldera: [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.
Herio denbora duk, banakotasunaren eta bereizketaren denbora, amaieraren ardatzari koska estutzen ari den denbora abstraktua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.
Ez du esaten, ordea, beste koska bat -eta nolakoa!- estutu diela bertsooi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 269. orr.
Jatorrizko testua hizkuntza koska bat gehiago estutzeko ahalegina ere bada. Berria - Kultura 2006-01-28
· -Koskak estutzen hasi behar al hatzait orain, Damasio? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.
Nik koska egin nion beheko ezpainari, eskuak ukabildu nituen azkazalek mina eragiteraino. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 31. orr.
Manueltxo izeneko mutiko bat hemen itxita eduki ziaten zakur amorratu batek koska egin eta zakur bihurtu zelako. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 20. orr.
Eta dantzan hastean berak ez bestek zekien bezala egiten zion koska lepoan, belarri ondoan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.
atariko koska (3); azken koska (5); hor dago koska (13); hor zagok koska (3); hor zegoen koska (3); hortxe dago koska (13); hortxe zegoen koska (3); ilargi koska (5); koska bakarra (3); koska bat (90); koska bat beherago (11); koska bat estuago (6); koska bat falta (5); koska bat gehiago (5); koska bat gorago (9); koska bat igo (8); koska egin (13); koska egiteko (4); koska egiten (3); koska handi (3); koska txiki (3); koskaz koska (7); lehen koska (3); podiumeko koska (4)
leihoaren koskan (4)