Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ur bare, beltzez pikortatuaren gainean kortxo bat zebilen igerian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.
Falta diren baldosen tartean kortxoa itsatsi dut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.
Kortxoz forratutako gela batetik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.
Kortxozko tapoi bat. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 166. orr.
Orain askotan egoten naiz argazki horri beha, fotokopiatu eta kortxozko arbelean baitauka itsatsia. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 112. orr.
Kortxozko panel handi bat zuen bulegoko horma batean eta haraino inguratu zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.
Nire kanaberaren kortxozko heldulekutik abata askatzeko ere justujustu nintzen gauza. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.
Oslora zihoala esan zidan, olioa eta kortxoa garraio. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.
Kortxoa atera dio sotoan zeukan ardorik onduenari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.
Kortxoa jarri zion botila ardoari eta hozkailuan sartu zuen gazta. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 94. orr.
Berehalaxe sumatu bainion ardoari kortxoaren kerua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.
Kortxoak kendu zizkien flaskoei, urez bete zuen edontzi bat eta ispiluaren aurrean zutik geratu zen, pastilla bat eri artean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.
Euli-kaiola bat, kortxo batetik ebakitako bi xaflatxo orratzezko hesi gisako batez elkarri josirik egina. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.
Ez ezazu pita jaso kortxoa hiru aldiz hondoratu artean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.
Moduluko kortxoan, iragarki, agindu eta abar ezartzeko baliatzen duten panelean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 175. orr.
Mahaiaren atzealdean kortxo bat, sindikatuen azken zirkularrekin eta argazkiekin betea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.
Kortxoaren ezkerraldean aztarna digital baten irudia marrazturik zuen zuri-beltzezko poster bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.
Kabroi alaena esan, eta eskela kendu nuen kortxotik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.
Zulo horretatik ura erregulartasunez pasaraziz, iraulita jarritako katilu bat igoarazten da, artisauek kortxoa edo danborra deitzen dutena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.
Hala, urak kortxoa zenbat igotzen duen, kontrapisuak, behera tiratuz, beste hainbat biraraziko du ardatza, eta ardatzak danborra. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.
Lurrean aurkitutako kortxo-puska bat jarri nuen hanka herrenaren azpian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.
Ardo merketan bustitako kortxo zati apurtu baten gisakoa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Hondoratutako ontziak, kortxo-soka atalak, egur puskak, dena. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.
Bi kortxo txatal, batetik, eta dozena bat iskilinba bestetik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.
Konposta egiteko, fruta eta barazkien hondakinak, arrautza oskolak, kafe eta te hondarrak, ogia, errautsa eta zerrautza, kortxo tapoiak, [...] eta ohiki zaborretara botatzen dugun beste hainbat gai organiko erabil daiteke. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
Desiree eder hura sartzen da botila ardoarekin eta kortxo-kentzekoarekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 222. orr.
Kortxo-kentzekoa galdu egin zaigula dirudi. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.
Gurearen sorburu den alfabetoan garai hartako kortxo-kentzeko zakarraren forma zeukan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.
Jeani labana bat egokitu zaio, xafla askotakoa, bere kortxo-kentzeko, lata-irekitzeko eta guzti. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.
Tiraderan, lata-, poto-, ontzi-irekitzekoak, tapoi-kentzekoa, kortxo-ateratzekoa eta antzeko beste zerbait, dena tresna bakarrean, agian. · -Nola ireki behar ditut -esan zuen gizon zaharrak-, kortxoa ateratzekorik gabe? Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.
Emazteari galdetu behar izan zion ea non zegoen kortxoak ateratzekoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 154. orr.
kortxo puska bat (4)
kortxoa kendu (3)