Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kortxete 1 iz parentesi zuzena.
Kortxete arteko pasarte hau ez dator eskuizkribu batean eta horregatik Golubovich eta Lemmensek interpolaziotzat jo zuten; Böhmer eta Huygensek, ordea, jatortzat daukate. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1150. orr.
2 soinekoez-eta mintzatuz, krisketa.
Setheren soinekoaren kortxetetara hatzak igota jakin zuen -ikusi gabe eta hasperenik entzun gabe- malkoak zerizkiola Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 39. orr.