Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kortisona iz guruin suprarrenaleko hormona esteroidea, proteinak karbono hidrato bihurtzen parte hartzen duena, hezueri eta artritisa artatzeko erabiltzen dena.
Batez ere hormona sistemak sufritzen du galera, adrenalina, kortisona eta testosteronaren jarioa urritzen hasten da-eta. La Boulangere taldeko medikuak ez zien sendagai hori hartzeko baimenik eman, kortisona daukalako. Berria - Kirola 2004-07-06
Gizakiaz gaindiko ahaleginen tiraniak menderatuta zuenean, kortisonak, analgesikoek eta txaloek enpatxatuta zutenean. Berria - Kirola 2006-03-07
Kortisona baino 100 aldiz eraginkorragoa dela [erleen pozoia] esan dute, eta 500dik gora gaitz tratatzeko balio dezakeela. Berria - Gaiak 2004-11-28