Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kortikoide 1 iz azal suprarrenaleko hormona esteroideen multzoa.
Botikak hartu beharra dauka gaixoak, kortikoideak eta beste, hantura galarazteko, eta alergia eragin diote. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.
Kontu hartu behar da, baina, ukendu horiek kortikoiderik gabeak izatea. Berria - Gaiak 2004-01-24
2 (hitz elkartuetan)
Santos tunisiarrak positibo eman zuen kortikoide mailari dagokionean. Berria - Kirola 2004-03-03