Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atsegin agertzeko desira orokor horrek dakar kortesia. Öchlerrek, kortesia handiz, barkatzeko; ez zuela molestatu nahi izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 215. orr.
Kortesia handiko gizona dirudi. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 170. orr.
Kortesia adeitsuaz agurtu zuten elkar. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 268. orr.
Ez dakit kortesia hutsez ala benetan ari den. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 255. orr.
Burua makurtu zuen, gizalegeko kortesia erakutsiz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.
Kortesiaren distantzia galdu gabe baina adeitasun natural batez. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.
Zenbat eta kortesia handiagoa erakutsi, orduan eta maltzurragoa izaten zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 84. orr.
Gortesia bilakatu baita, hitzaldiko agurra eta lehen hitzak euskaraz egitea eta beste guztia -gaia- erdaraz. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 10. orr.
Beatrizek ezin die noski uko egin kortesiaren betebeharrei. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 175. orr.
Ondoan eseri zait baimenik eskatu gabe; kortesiaren arrastorik ez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.
Kortesiak agintzen duen bezala. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 137. orr.
Kortesiak hori eskatzen duelako. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 84. orr.
Aitari iruditu zitzaion kortesiaz esan zuela. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.
Gure zalduneri eleberriek areagotu egin zuten atsegin agertzeko gogo hori, eta kortesia-espiritu hori eman zioten Europako alde bati. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.
Zerbait esan nahi dio, baina ez edozein kortesia arrunt. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 32. orr.
Berak ez du neskaren telefonorik, bestela kortesia polita litzateke haren deitzeko promesari aurrea hartu eta idazleak berak deitzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.
Mutilak mantalaren bi sakelak lurrez bete zizkion, azken kortesia gisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.
Kortesiaz eskaintzen zien bisitariei bere aurpegiaren araztasun zimurrik gabea; irribarre baten itzala ere bazebilen haren ezpainetan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.
Kortesiaz jotzen zuen piano-jotzaileak, kortesiaz entzuten zuen publikoak, eta lagun arteko gaubeila asko hondatzen zen modu hartan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.
Eta inguratu, eta esan nien, irmo baina bide batez kortesiaz, [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 297. orr.
Kortesiaz, beste egunen batean itzuliko naizela esan diot. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 18. orr.
-Bai -erantzun zion besteak kortesiaz-. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 20. orr.
Kortesiazko hitzak eta gisako konplimendu adeitsuak esaten dizkiote elkarri. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 120. orr.
Kortesiazko diosalen ondoren, liburutegi nagusira eraman ninduen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.
Desenkusaren bat, kortesiazko zerbait. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 321. orr.
Haien arteko harremana profesionala da, kortesiazkoa bai, baina hotza, intimitaterik gabekoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 148. orr.
Bazekien nire bisita ez zela kortesiazkoa. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 80. orr.
Aurreko keinu kortesiazko bera errepikatu zuen sendagileak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.
Jendearen erran-merran kortesiazkoak, Bazirudien lege naturalari zegokiola begirunezko tratu-modu kortesiazko hura. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.
Bi liburuek kortesia orrietan, letra handi eta argiaz, eskaintza hitz batzuk zituztela idatzita egiaztatu ondoren, atzeratu egin nuen haien irakurketa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.
Liburuaren kortesia-orrian datozen datuen arabera, poloniarraren Egunerokoak ia hamar urte daramatza herriko liburutegian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.
Nire ezagun baten sinadura ikusi nuen liburu baten kortesiazko orri zurian. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.
· Tituluari eskainitako orriaren eta hitzaurrearen artean kortesiazko orrialderik ez egoteak harritu ninduen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
kortesi arauei (3)
kortesia handiz (7); kortesia hutsez (3)