Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

korta (orobat gorta g.er.) 1 iz ukuilua.

Leku babesean, zerrizainak berak eraikia zuen korta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.

Mandoak kortan sartzeko agindu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.

Ali Baba hirira itzuli zelarik, altxorra garraiatutako astoak kortan gorde, eta segidan koinatarenera jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.

Kortako sardeak hartu zituzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.

Kortarako sarrera moduko bat genuen aurrean, eta ate ireki bat ezkerrean: hantxe behar zuen sukaldeak, eta haraxe sartu ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

2 irud/hed

Denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku-zarta amultsuak banatzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

Beste batzuk lehen aldikoak, korta hartako emeak zelakoak ziren ikusi nahian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Ez hadi sartu beste korta bateko kontuetan!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagaia)

Esaiok korta-mutilari olorik ez emateko honen zaldiei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez nago inork ikusteko moduan eta nire logelak txerri-korta bat dirudi...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Txerri-korta higuingarri batzuk besterik ez dira, gizartera egunero gizaki saldo itsaskorrak botatzen dituztenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.

Ontzia puskatan egin, eta egurra ardi kortak egin eta larreak hesitzeko bidali ei zuen Eskoziara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Alabengatik geratu nintzen zuloan, gerra garaian zaldi korta batean ez amaitzeko ahaleginak eginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus