Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emazteari zenaz bezainbatean, harrapakin erraza izaki, senarraren korromioaren jopuntua bilakatu zen eta gaixotasunaren erruduntzat jotzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.
Mundua, bistan zagok, ene kontra zagok, eta kolera eta korromioa eragiten zizkidak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.
Ezin abilagoa izan zen erantzukigileak paretik kentzen, iaioena korromiozko mila eltxo algara itzel bakar batez uxatzen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 53. orr.
Korromioak janda dagoen gizaixoaren fama hartuko du. Pako Aristi «Note book», 2005 - 48. orr.
Hirugarren aroa, "esklaboen bihurrialdikoa", oraingo gurea alegia (kristaua, demokratikoa), herra beltzaren moralarena da, mendekuarena, korromioaren moralarena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 249. orr.