Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
korrok 1 adlag korroskada.
Egin genituenak goratu eta puztu eta gero, Klaus, korrokari korrok, juduen kontrako hainbat gordinkeria kontatzen hasi zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 52. orr.
2 korrok egin
Korrok egin zuen indartsu, eta tweed-ezko jantziaren gainetik kolpetxoak eman zizkion bere tripa handiari. Lurrean eseri nintzen, korrok egin eta gero. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.
Urdaila kexu zuen zirriz-zarraz eta korrok egiten hasi zitzaion. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 104. orr.
3 korrok eta korrok adlag
Nire tripak korrok eta korrok hasi ziren, hartuak nituen jaki horiengatik guztiengatik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 93. orr.