Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskek eta mutilek korro handi bat osatzen dute, eta dantzarik zintzoena eta atsegingarriena egiten duten. Berria - Kultura 2004-01-31
Korroa dantzan ari zen jende multzoari esaten zitzaion. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.
Elgoibarren, esaterako, Pedrok lau korro ezagutu ditu, alegia, lau musiko ezberdin, bakoitza bere publikoarekin. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.
Dultzainak eta panderoak, txistuak eta danbolinak dantza korroetatik baztertzen ari zen deabruaren tresna. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 35. orr.
Poeta jadanik ez da jainkoekin edo musekin edo haietatik mintzo den hautatu hori, hizketan diharduen giza korru bateko partea baizik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.
Bere aitak jotzen zuen bitartean, bera kobratzailea zen korroan zegoen jendearen artean. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 81. orr.
Handik hurrena, gure semearen gelako neskak ikusi nituen, Antiguako frontoi inguruan, korruan eserita. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 157. orr.
Panderoa ematekotan, gizalegez jokatzera, korroan ateratako dirua banatu beharra baitzegoen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 39. orr.
Eguzkia sartzen ari delarik, gizonezkoak udaletxeko plazako alde batean biltzen dira, korruan, eta emakumezkoak bestean, korruan haiek ere. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.