Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inork ez zekien zein norabidetan korri egin. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 74. orr.
Ikasi genuen muinoan gora korri egiten zakuto astun haiek bizkarrean hartuta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.
Bere inguruko gorpu guztien artean, tiro eta bonba ziztuen artean egin zuen korri. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 99. orr.
-Begira nola egiten duen korri Ttakunek! -egin zuen oihu Marrok. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.
Agatak, eskutrapua besoan duela, prestu egiten du korri sukaldeko sutik armairura, armairutik mahaira, ez baitaki patxadaz ibiltzen. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 64. orr.
Neu ahalegindu izan banintz neure burua salbatzen, korri egin izan banu, orain ez litzateke hilda egongo, bere hilkutxan zerraldo. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 18. orr.
Jendeak zingiratik atera nahi zuen, baina ez zegoen korri egiterik. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 73. orr.
Egizu korri, aitatxo, izerditu zaitez. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 134. orr.
Esaten zidaten: korri Giovanni zure karga ederrarekin! Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.
Martak hamabost kilometro korri egiten zituen goizero, Pasaiako portuan, garabien artean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.
Korri isilik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.
Ea, korri, korri! - oihu egin zion Harryk Hermioneri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 159. orr.
Korri zuek, nik ezin dut eta! hil nazatela hemen! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.
Korri Abu! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 112. orr.
korri! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 112. orr.
korri! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 112. orr.
Korri, laputa, korri! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 91. orr.
Aitak abandonatu gintuenetik ito beharrean ibiltzen da beti, korri hona eta korri hara. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 117. orr.
· Jaso zuen eskua emakumeak, eta mutikoa korri ihesi joan. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.
Korri etorten zan, eta salto. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 21. orr.
Batzutan heldu bestetan solte / hurrengo salto ta korri. Berria - Kultura 2004-05-20
azkarrago korri (3); egin zuen korri (3); korri egin (8); korri egiteko (4); korri egiten (7); taldearekin korri (3)