Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Propietate sintaktiko eta semantikoen artean korrespondentziarik edo loturarik ote dagoen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
Bien artean, elkarreragina ez bada ere, behinik behin korrespondentzia eta harmonia eratzeko.Izpiritu hori ez da gorputz (natura) horren produktu edo efektu mekanikoa [...], bai ordea horren elkarrekikoa, korrespondentzia osokoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.
Zortzi parte berdin egiten dira, eta parte horien arteko banaketa-lerroak, hain zuzen ere, egurra horizontalean jarrita dagoenean beste buruko lerroekin erabateko korrespondentzian egoteko moduan jartzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.
Puntuz puntuko korrespondentzia zehatza zegoen bien artean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Logika gehienetako hizkuntza formala korrespondentzian jar daiteke hizkuntza natural (edo matematiko) baten parte batekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.
Eta honela hasi zen gure korrespondentzia. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 128. orr.
Bion arteko korrespondentziak eskatzen duen intimitatea ederki gordeta egongo da, inork ez baitu jakin ahal izango zu nor zaren. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 11. orr.
Bistakoa da, ordea, zure eta nire arteko jolas askea izateari utzi egin diola orain korrespondentzia honek. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 131. orr.
Izugarri gustatzen zitzaion korrespondentzia jasotzea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 236. orr.
Delacour-en korrespondentzia hartu eta bulegotik irten zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.
Korrespondentzia mahai gainean utzi eta burua makurtu zuen gizonak errespetuz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.
Indiako britainiar gobernuak ingelesa bihurtu zuen diplomazi korrespondentziarako bitarteko, eta 1835ean baita goi-mailako hezkuntzarako ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.