Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
korporatibismo 1 iz lanbide talde baten joera, bere talde interesak kostarik kosta defendatzera bultzatzen duena.
Anarkikoki eta idazleen korporatibismo eta zirimoletatik urrun. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 15. orr.
GAL auziaren ikerketan sozialisten artean sumatzen zen «korporatibismoari» ustelkeria deitu zion, beste hainbat epailerekin batera sinatutako agirian. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
2 lanbide bereko lagunak korporazioetan biltzea aldarrikatzen duen doktrina.
Beñat Oteiza Ipar Buru Batzarreko kideak atzo azaldu zuenez, euskararen ofizialtasuna, laborantza garapen propioa, korporatibismoa zein mugaz gaindiko harremanak bultzatzea izango dira aldarri nagusiak. Berria - Euskal Herria 2004-04-25