Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apirileko eta maiatzeko hilabeteetan, loratzen zirenean, zuhaixka haiek beren zurtoin lurrintsuak, beren korola zuriak eta beren mordo txiki urdinak nahasten zituzten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Arrosa orbandua jaso zuela, ur-hari baten pean garbitu zuela bere petalo hauskorrei kalterik ez eragiteko, eta […] lorontzitxoan paratu zuela berriz, korola eroriari bata bestearen gainean jarririko liburu-meta batek eusten ziola. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 274. orr.
Kukuluaren ertza kizkurtua dute, eztarria baino zurbilago, eta han ezkutatzen da korola, aho misteriozko, erakargarri, gozoa mihiaren azpian, jainkozko izaki xume usain oneko eta inoiz hitz egiten ez duten hauen organo sotil, miragarri eta sakratuak erakusten eta ezkutatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.
Kanpai irauli bat zen, edo, nahi bada, kukufraka-korola bat, lau metro zabal eta altzairu trinkoan egina. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.