Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koroadun (orobat korodun g.er.) izond/iz koroa duena, koroaz hornitua.
Erregeak ispiluan berriro begiratu zuenean, ez zuen bere irudia ikusi lehen bezala, asto koroadun batena baizik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.
Hiritar koroadunak, beren agintea handitzeak hiritarren zoriona ekartzen du. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 84. orr.
Haren etxean aurkeztu nintzen esklabo herabeti eta damutuaren gisara, garaile koroadun gisara jalgitzeko handik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 407. orr.
Korodunena edo nobleena. Berria - Kultura 2004-05-08