Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koroa (orobat koroe g.er., koroi g.er. eta korona g.er.) 1 iz eraztun formako apaingarria, abarrezkoa, lorezkoa edo metalezkoa, buruan ezartzen dena eta bereziki agintaritzaren ezaugarri dena.

Atletek diziplina gogorra ezartzen diote beren buruari, eta hori, zimeltzen den koroa irabazteko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,25

Gutunarekin batera, purpurazko soingainekoa eta urrezko koroa igorri zizkion.  Elizen arteko biblia   1 M 10,20

Urrezko koroa harribitxiduna.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,30

Soldaduek, arantzazko koroa eginik, buruan ezarri zioten.  Elizen arteko biblia   Jn 19,2

Mundua mundu denetik kantatu izan zaizkio maitasunari odak; oparitu izan zaizkio erramuzko koroa eta arrosak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

Dagoeneko zain daukat garaipenaren koroa.  Elizen arteko biblia   2 Tm 4,8

Martiritzaren koroa lortu ahal izango zuelakoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 798. orr.

Inoiz zimelduko ez den aintzazko koroa jasoko duzue.  Elizen arteko biblia   1 P 5,4

Ingalaterrak Grand Slam-a eta Koroe Hirukoitza irabazteko aukera guztiak galdu ditu. herria¬

2 irud/hed

Bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria. Zu nire bizitzan sartu baino lehenago ere, bazegoen zure inguruan aureola bat, koroa bat, aberastasun, bereizgarritasun eta misterioz egina...  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Euritakoak ur koroa bat ari ziren uzten lurrean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 163. orr.

3 erregetza.

Emakumeak ez ziren oinordeko ez Frantziako koroan ez Inperioan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 347. orr.

Nola Frantziako koroa Hugo Kapeten etxera pasatu zen. Karlomagnoz mintzatu naiz koroa karolingioengana aldatu zen garai ospetsuaz mintzatu baino lehen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 344. orr.

Koroaren zerbitzari fidel baten iloba haiz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Zer egin zuen orduan Koroak Armada Garaiezinerako marinelak lortzeko?  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

Eta feudo bakoitza, koroa bezala, hautabidezko eta oinordetzazko izan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

Koroak feudoak galdu bazituen, beste batzuez ordezkatu zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koroa-arantzen gisako orratz zorrotzak gaixoaren besoa behin eta berriro zulatzen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta alaba emaztetzat hartzen zuenak, hark beste inork ez, jantziko zuela buruan errege koroa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 14. orr.

Berari ezarri zion buruan erregina-koroa.  Elizen arteko biblia   Est 2,17

Izan zaitezte leial heriotzaraino eta garaipen-koroa, betiko bizia, emango dizuet.  Elizen arteko biblia   Ap 2,10

Esteban II.ak errege karolingiarrei eskainitako aginte-koroa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 87. orr.

Bizia etsaiaren ezpatapean galdu ez zuen arren, martiri koroa ez zuen galdu!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Espainiara igaro ziren anaietatik bostek martiritza-koroa lortu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.

Ile adatsean krabelin-koroa zuen, gorrian gorri , ganberako argi hura usainez gozatzen ari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, zerezkoa aipatuz)

Izerdiaren ordaina, nekearen saria, ongi eginaren erramu-koroa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.

Aurrera egin behar ote zuen ereinotz-koroa jasotzeko edo atzean gelditu behar ote zen iheslari koldarrei errieta egin eta zigorra paratzeko ikusteko zain.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 399. orr.

Hango eraikin garaiek argi-koroa bana zuten euren inguruan, kaleen eta iragarki elektrikoen distira gorrixkak sortarazia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Urrezko argi-koroa buruaren inguruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Egurrezko uztai-koroa batzuk prestatzen zituzten, haiei su eman, eta, zarbazko katapulta indartsuak medio, botatzen zituzten maldan behera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Hiria inguratzen zuen su-koroa bat bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 407. orr.

7 zenbait diruren izena.

Aldi berean frantses liberak, daniar koroak eta irlandar librak [...] eraso gehiago pairatu behar izan zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Pasaporte faltsua; korona bat, bi txelin eta penike batzuk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Zuri agur esaterakoan, dirua eskatu zizun, ehun koroa edo berrehun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

Mila koroako isuna.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Kartazal honetan zortziehun koroa daude.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 139. orr.

Hamar koroako billete zimurra erakutsi zion.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.

Hirurogeita hamar koroa hilean eta otordua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 179. orr.

Koroa erdia? hemezortzi penike?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.

Bi koroa-erdiko eta kobrezko txanpon batzuk zeuzkan diru-zorroan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 145. orr.

8 koroa-arteria bihotz inguratzen duena. ik koronario 3.

Bi koroa-arteriek eramaten dute oxigenoa bihotzaren muskulura (bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Badirudi, gainera, koroa-arteriak txikiegiak direla beren lana behar bezala egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus