Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ate nagusian egingo zen hori, kornetaren hotsera. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 43. orr.
Korneta entzun genuen egun oro bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.
Kontaketak formazioan egin behar izaten zituzten, kornetak deituta. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 101. orr.
Soldadutzan korneta izan zelako irabazi ei zuen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.
Mahai berean bildu ziren Jabonero, Luxia, Beltxa, Lasalako korneta eta gizon lodi bat, Antxusa esaten ziotena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.
Korneta-hotsek esnatu nindutenean, ez nekien nik zer ordu zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 9. orr.
Afaritarako korneta deia entzun nuen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 90. orr.
Gazteetako batzuk lo zeuden jada korneta doinuak etzalekuetatik aterarazi eta firme jarrarazi zituenean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.