Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begi-ninia beltza zuen, kornea gorrixka. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.
Begian, berriz, erretinan irudi fokatua eratzeko, korneak [...] eta kristalinoak osatzen duten konbinazioaren foku-luzera egokitu eta doitu egiten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.
Zati garden horrek, korneak, eragiten du argi-izpien konbergentziaren parte gehiena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Erabat itsutu, gainera, handik hogeita bi urtera kornearen transplantea egin zioten arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.
Masaileko ehuna erabili dute mindutako korneak osatzeko. Berria - Gaiak 2004-09-17
Negarrari eman zion [Mikel Strogoff-ek], eta malko haiek, kornearen gainean lurrundurik, ikusmena salbatu zioten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 454. orr.
Berrogeita hamar urte beteak zituela egin zioten kornea-transplantea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.