Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kordoi bati tiratu zion eta, bat-batean, zinema-oihal bat agertu zen sabaitik nire pareko liburu-apalategian behera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.
Tipo bat, hogeita sei urte ingurukoa, feltrozko kapela buruan, kordoi bat duena xingola ordez. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 21. orr.
Komandante-uniformea eta kordoi urre-koloreak zeramatzan, jeneralen laguntzaileen modukoak. Erdibiluzia esan dut; izan ere gerrian kordoizko faja gorria zeraman, puntilla beltzekoa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.
San Frantziskoren ondoan jarri zen lotarako, eta bere kordoia San Frantziskoren kordoiari lotu zion, hura jaikitzen zenean bera ere konturatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 974. orr.
Kordoia askatua eta Frantzisko jaikia zela ikustean, jaiki bera ere eta San Frantziskoren bila joan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 974. orr.
Fraide gazte bat frantziskotar jantzian kordoi eta guzti, bizikleta baten pedalei bizi-bizi eraginez. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.
Komentuan bizi garenok badakigu horren berri, ez daukagu alferrik habitua lotzen digun kordoi txurian korapiloetako bat obedientzia gogoratzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.
Tunika latza jantzi bezala eta kordoia gerrian lotzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.
O. ez zegoen prestatuta hiru hilabeteko fetu baten kordoia mozteko. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.
Borborka ateratzen zen moztutako kordoitik. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.
Nazionalek osatzen zuten hurrengo kordoi lerroa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 63. orr.
Kordoi puska bat aurkitu zitzaion lepoan, [...] ezkerrezko belarriaren azpian geratzen zen korapilo batez lotua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.
· Kanpoan polizia kordoi bat dago. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 134. orr.