Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
korbeta iz gerra itsasontzi beladuna, hiru mastakoa, fragata baino txikiagoa; gerra itsasonzi arina, kalibre txikiko kanoiez hornitua, eskolta lanetan eta itsaspekoen aurka erabiltzen dena.
Egun hartan korbeta bat iritsi zen Kontxara, Habanatik bueltan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 178. orr.
Aita bera, Damian, Mantxako kanalean, Mary-Rose korbetako kapitaina zela urak eraman zuen... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 269. orr.