Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
korapilodun izond korapiloa duena; korapiloak dituena.
Ohe azalaren ertz korapilodunak ziren uhalak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.
Gizonaren besoek, korapilodun sokak bailiran, bizkarra estutu zioten emakumeari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.
Bere gogoa enfokatu zuen, ez arbolaren azalera, zilarrezko kozkorduna, edo arrain itxurako hostoetara, baizik eta sukaldeko mahai fantasma batera, egurrezko mahai fregatu horietako batera, piporta eta korapiloduna. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 29. orr.