Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soka puska bat harturik, korapilo bat egin zuen bertan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 147. orr.
Norak korapiloa estutu zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 148. orr.
Nola hamabost libera baino ez zituen aurkitu muki zapiaren korapiloan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Bularretako urdinarekin eskuak lotu nizkion, estu-estu, korapilo askaezina lortu arte. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 26. orr.
Gorbataren korapiloa lotzen ari zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.
Ilea orraztu eta gorbataren korapiloa estutu eta gero. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 28. orr.
Korbataren korapiloa egiten ari zen bitartean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.
Korapilo bat eta beste bat, izugarrizko abiadan zerabiltzan trikota egiteko orratzak, bere kasa lanean ziharduten inurrien antzo. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 35. orr.
Kordoi puska bat aurkitu zitzaion lepoan, [...] ezkerrezko belarriaren azpian geratzen zen korapilo batez lotua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.
Poltsa korapilo batez lotu, eta pasatu dit. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.
Algara egin zuen atxamartaren estatxan goititzen hasten zelarik korapiloz korapilo. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.
Baina hari batek lotzen du korapilo bat eta bestea. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 20. orr.
Korapiloekiko sokatik igotzea tokatzen zitzaigun ordu hartan Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 73. orr.
-Hasi hadi korapilo dobleak egiten metroko tartean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.
Joan eta hartu besterik ez daukatela, korapilo aska-erraz batez lotzen duela ondoko ontziarekin. «Kuskue tanden», 2004 - 171. orr.
Zerrenda hura lepoaren inguruan lotuta aurkitu zuten, ez estu, baina bai korapilo sendo batez segurtatua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 137. orr.
Urrezko katea mantalaren gainean hoska, kapelarik gabe, adatsa modan orraztua, korapilo apaingarri bat zintzurrean, korapilo farfailazkoa, merkatu nagusiko erregina pinpirinetako bat bilakatzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.
Lakioz atrapatu txoria, korapilo hartarik ihes egin nahi eta ezinean zebilena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.
Horrezkero mafiaren sareetako funtsezko korapilo bilakatu zen Habana. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.
Nire bizitzan korapilo ugari askatu ditut, baina lokarriak esku artean geratu zaizkit, eta orain zama handia dute. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 157. orr.
Bat-batean handitsu bat sortu eta hazi balitzait bezala, korapilo baten herstura sentitu nuen erraietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.
Keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere bat-batean deskorapilatu balira bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 321. orr.
Ikusten duzu, jaun André, gertaki batek zenbat korapilo dituen, eta hala nabilkizu handik eta hemendik horien laxatzen... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.
Mila besarkadatako korapilo laxaezinean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 482. orr.
Hala ere, ez zen ia ezer bazkaltzeko gauza izan, korapilo bat zuen eztarrian, ezaguna den sentsazioa da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 103. orr.
Korapilo bat sentitu zuen zintzurrean eta tarrapatan atera zen etxetik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 299. orr.
Zintzurreko korapiloa askatu beharrez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 198. orr.
Hor zegoen koska, korapilo itsua, inkognita edo ezezagun erraldoi eta beldurgarri bat zuen ekuazioa planteatzea zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.
Bi zertzeladak eman zidaten korapiloaren askabide zuzena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.
Herrian, denak kezkatuak ziren korapilo hura nola askatuko ote zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.
Ryan-ek, zer guztiak ikertu […] eta enigmaren korapiloa askatzea lortzen du. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.
Aldez aurretik, ordea, korapilo asko dauzkazu askatzeko zain, hala nola, Sestaoko giltzak (poliziaren esku daudenak), libreta, elastikoan agertutako olio-mantxak eta Elkanon aurkitutako pistola. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.
Aurki egin beharko diozu aurre galdeketaren korapilo itsusienetako bati. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 95. orr.
Kezka handiak bazterrean lagata, korapilo txikiak askatzen ahalegindu nahi zuen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 57. orr.
Ezin asmatu nuen nola laxa nezakeen nik buruko korapilo hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 559. orr.
Anai Jaxintorekiko harremanen berri eman nionean, korapilo hura ere askatu egin behar nuela esan zidan Zabaleta jaunak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 231. orr.
"Egia bat eta bakarra da", neure baitan mila zalantza eta bertze hainbat korapilo sortarazi zizkidana, ez nekielako jada zer aldetarat jo eta zeren alde! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 410. orr.
Lehendik ere nahiko korapilo neukala banekien eta kaka-nahaste berririk ez zitzaidala komeni erabakitzen nuen batzuetan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.
Marinel korapilo baten antzera tolesten zitzaizkidan hatzak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.
Aingira txikiak denak batera erortzen ziren saskietatik konpartimentuen hondora, suge korapilo moduko hura desegin gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Gogortutako gihar korapiloa askatu genuen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 154. orr.
Emazteki baten bularretarik bat beso-zangoen haragi-korapilo haietarik batean harrapaturik geratu baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.
Azkenean iritsi zen sagasti batera, non loreak orduantxe ari ziren bihurtzen fruitu-korapilo txiki. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 161. orr.
Idazle batek egunsentiko giro lasaia behar du hitz-korapiloak askatzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 193. orr.
Sumatzen zenuen hori guztia zozokeria ere izan zitekeela pentsatu zenuen ondoren, buru-korapilo antzu bat baino ez. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 30. orr.
Haren hitz urrietan -halako esan ezin batek eteten zion jarduna- sumatu nuen emozio korapilo askagaitzarekin. «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.
Edozein xake-korapilo ere aska nezake nik buruz, Ivy zera esaka ari zaidan bitartean: I'm happy, o Dear, so happy, o Dear, o Dear! Gizona harreman korapilo bat baizik ez da, eta nire harremanek ezer askotarako ez dute balio oraintxe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 140. orr.
Herrixka bat, gerra denean, ez da tradizio korapilo bat. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.
Aho korapiloak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 44. orr.
Dramaren korapiloa hasi besterik ez zen egin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.
Ez dago korapilo edo argumentu jarraiturik: pasadizo pilaketaz egiten du aurrera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 11. orr.
Baina bitartean, trenean hildako bat agertzen deneko kontaera-korapilo higa tuaz mintzatu ginen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 71. orr.
Eta neureek [ipuinek], aitortu diedan guztiei harrigarria iruditu bazaie ere, hasiera-korapiloa-bukaera estruktura klasikoa errespetatzen dute. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.
Andreasi hartutako ehun liberakoa mukizapian bildu kontu handiz eta korapilo egin zion. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 74. orr.
Abere horiek hamarnaka zeuden jarriak, bi soka paralelotan loturik; isatsa korapilo eginda zuten, eta bizkar atzea zeta beltzezko saretxo batekin babestuta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.
Arnasa eztarrian korapilo eginda, zer edo zer esan gura izan nion faluaren branka aldean jesarri berria zen agureari, · (zenbakiekin) Gero korapilo bat egin eta korapiloaren zuloan sartu zuen bere burua. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 261. orr.
Aittittek painelua lau korapilo eginda zuen buruan txapelaren ordez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.
Zauriaren ertzak josi, eta, nylonezko puntada bakoitzean, bost korapilo egin zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.
Zerbait harrigarria gertatzen zait lokarri hauekin: bi korapilo tinko eginagatik, askatu egiten dira bakarrik, tarte bat oinez egiterako. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.
Peppone hamar minutuz gelditu zen lurrean, gero zutitu, kokospea ferekatu, txukundu, jaka berriro jantzi, korapiloa egin zion zapi gorriari eta umea hartu zuen besoetan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 55. orr.
Kontu handiz, hezur eta luma moltsoa plastikozko poltsa batean sartu eta korapiloa eginda ixten du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.
Korapiloa egindako eskuzapi batean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 147. orr.
Prakak zabalegi nituenez eta gerrikorik edo tiranterik ez zegoenez, korapiloa egin behar izan diet. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 104. orr.
Korapiloa egin zaizu eztarrian, pentsatu duzunean zein ondo moldatzen zinen amonarekin eta zein harro zegoen amona zutaz. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.
Eztarrian korapiloa egin zitzaien zubia zeharkatu eta muinorantz begiratu zutenean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.
Hitz haiek korapiloa egin zidaten eztarrian. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 236. orr.
Larritu egingo zara, eta sabelean korapiloa egingo zaizu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 90. orr.
Burua ahulen zutenei korapiloa egin zitzaien burmuinean. Berria - Harian 2005-03-11
Saia zaitez mingainarekin korapiloa egiten. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 77. orr.
Erantzun baten zain zeunden, korapilo gordiarraren beste muturra nik emateko zain. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.
Uste dut, gure arazoaren korapilo gordianoa hementxe daukagula. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 89. orr.
eztarrian korapilo bat (3); korapilo askatzen (3); korapilo bat egin (7); korapilo eginda (3); korapilo estu (3); korapilo gaitza (3); korapilo handiak (3); korapilo moduko (4); korapilo nagusia (4)
barruko korapiloa (5); beharreko korapiloa (3); eztarrian korapiloa (5); eztarriko korapiloa (3); gorbataren korapiloa (13); korapiloa askatu (18); korapiloa askatuko (4); korapiloa askatzea (4); korapiloa askatzeko (15); korapiloa askatzen (7); korapiloa egin (13); korapiloa egiten (4); korapiloa estutu (3); korapiloa eztarrian (3); korapiloa laxatu (3)
korapiloak askatu (6); korapiloak askatzea (4); korapiloak askatzen (6)