Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esku batean su-arma bat, bestean koran liburu santua. Berria - Mundua 2006-04-18
Bokarako mezkitan sartzean, Korana jaso eta bere zaldien oinpera jaurti zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.
Koranak agindutakoa zintzo-zintzo beteaz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.
Emirrak hatza Koranen orrialde batean ipinia zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 314. orr.
Koranen edota Sunna-n aurreikusten ez ziren kasuak erabakitzeko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.
Adierazi nahi diet munduko musulman guztiei ez dugula koranaren aurkako profanaziorik onartuko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 75. orr.
Buruari eragin ziolarik, Koranaren bertset bat deklamatzen hasi zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.
Geografia, historia, hizkuntza ikasiko dituzte, ez Koraneko surak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 54. orr.
Bibliako edo Koraneko hainbat pasartetako lurrin gozo eta hitz are gozoagoak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.
Irakurri du ere Koraneko otoitz bat eta euskaraz itzuli. Herria 2005-09-22
Koranagatik, ez egin ezer nire etxeari! Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 8. orr.
Koranean oinarrituko den estatua sortu nahi dugu. Berria - Harian 2005-05-19
Izan ere Jaungoikoaren hitzak hitzez hitz idatziak daude Coranean eta hori nehork ez du zalantzan ezartzen, ortodozia bultzatuz. Berria - Euskal Herria 2004-07-07
koran liburu (4); koran liburua (3)
koranaren bertsoak (3); koranaren lehen bertseta (4); koranaren loreak (4)