Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koplak, nagusiki eskerako eta errondarako erabiltzen dira eta aspaldikoa da euren jatorria. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 86. orr.
Koplatan, hau da, bi puntuko bertsotan, ari behar dute saioan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 170. orr.
Bat-bateko bertsoak 20 segundotik (kopla) minutu baterako iraupena du (bederatziko nagusia) hor nonbait. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.
10/8 silaba da kopla hauen neurria; kopla nagusiak dira, beraz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 170. orr.
Santa Agedaren ohorezko koplak kantatuz ibili ondoan. Herria 2003-02-13
Koplak, handiaren kasuan Zortziko Handiaren erdia, eta txikiaren kasuan Zortziko Txikiaren erdia dira. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 87. orr.
Gero, berriz, bere garaian errebelde samarra izango zen beste kopla hau kantatu zigun: Mendi altuan elurre / herri erberan izotza / zugandik aparte na(g)o-ta / alegre daukat bihotza. Bertso eta kopla neurtu eta errimatuak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 69. orr.
Kopla ez da iada lehen zatiaren eta bigarrenaren arteko lotura magikoak zituen testu-mota desberdin hura. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 92. orr.
Aditu nire kopla: Zauritu ninduelako, gizona hil dut; jipoitu ninduelako, mutikoa. Elizen arteko biblia Has 4,23
Kantu bat hautatu eta orroitu bezainbat kopla emaiten nuen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 81. orr.
Hainbeste aurreskulari, zamaltzain eta koreografo, hainbeste kopla, bertso, bertsopaper eta txapelketa, hainbeste sariketa, antologia, izendapen, omenaldi, hileta eta urteurren... Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
kopla laburren bilduma. Berria - Kultura 2004-12-22
Gainera, bestelako doinuei dien beldur eskasa azaleratu zuen Leturiak, eta rap-a ere kopla izan daitekeela erakutsi. Berria - Kultura 2004-11-28
Koplak aterako dizkizuete eta iseka egingo. Elizen arteko biblia Dt 28,37
Gizon itsu bat hurbildu eta kopletan hasi zitzaion kantari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.
Baina Andoni Eganaren bertsuak ziren Korrikaren lekukoaren barnean gorderik, Baionan kantatu ditu berak hauxe erranez bere hirugarren koplan: [...]. Herria 2001-04-12
Edo oraino, 18. koplaren azken bi lerro hauek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.
Arras erritmo xelebreko abesti haren kopletan dantzari bat zetorkion ondora eta hantxe geratzen zen geldi-geldirik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Halamoduzko jendaje askok, uzta garaia bukatu ondoan, erromes bidea hartzen zuen Espainia aldera, bere familia osoarekin, eta beren kopla negartiak kantatuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.
Ustez ahantzia zuten Internazionalaren bigarren kopla orroatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.
Kopla bukatu eta leloa berriz errepikatzean, dantzan hasten zen berriro. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Carlos Cano gogoratzen du agertokian, kopla kantari. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 197. orr.
Aitona Patxi, ahots apur bat desafinatuarekin, kopla-sail luze bat hasi zen kantatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 66. orr.
Liburutxo honetan daukazuen diskako lehen kantua trikitixa bat da, zortzi zati instrumental eta zortzi kopla-doinu dituena. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.
Kopla sen aparteko hori nondik jatorkon. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 26. orr.
Abesti horren hitzak herri koplak dira. Berria - Kultura 2006-03-30
Jon Aranok bildu zituen Itsasondoko gabon-koplak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 67. orr.
Auskalo nork asmatutako neska txarrei buruzko irri-kopla lizuna kantatzen hasi zirenean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.
Toribio Etxebarria sozialista eibartarra ere antzeko iritzikoa genuen trikitixa koplei buruz. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.
Orduan ez ziran finalerako sailkatu, beharbada, antolakuntzeaganako protesta koplak kantau zituelako. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 73. orr.
Kopla gehiegirekin akaso, hainbeste psikologia, gurasotasun arduratsu eta puñeta merke. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 53. orr.
Bestea, izterrartean belaunikaturik, sexua ukitzen hasi zaio inongo koplarik gabe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.
-Kopla gutxiago eta jan -burruntzalikada bete bota zion platerera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 84. orr.
-Kopla gutxi eta haiek onak! -esaten zion Normandiar ederrak, doinu ironikoz-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.
-Tira, Jimmy, kopla gutxiago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.
Kopla gutxi nirekin, zera; barrabilak zanpatuko dizkiat bestela! Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.
Ezagutzen nituenak agurtu nituen kopla oneko giroan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 128. orr.
Koplarekin joan duk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 139. orr.
Bai, ordea, hiru formulen oinarrian dagoen klixea: ez gaude kopletarako. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.
Uste diat erasoaldi gogorren bat espero dutela, eta norbait behar zutela kopla-buru, Tommo. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.
Erromantzeak, kopla zaharrak, bertsoak. Berria - Kultura 2004-06-27
Kopla zaharren ezaugarriak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.
Zazpi arkuko zubia iragoteak erakusten digu, eta euskal balada eta kopla zaharretan ere maiz ageri da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 29. orr.
Urtezahar gaueko eskean kantatzen ziren kopla zaharren artean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 27. orr.
Kopla zahar batzuk topatu ditugu; ez denak Urolakoak, eta horrela lau kantu osatu ditugu, Urak haundi, Juliana, Pagausoa eta Heldu arratsian. Zortziko handian, txikian eta kopla zaharretan. Berria - Kultura 2004-03-19
Hala hasten da Eperra izeneko koplari zahar zelebre baten bertsoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.
bizkaiko kopla (4); kopla gutxiago (3); kopla zahar (7); kopla zaharrak (8); kopla zaharren (5)
koplak aterako (5); koplak ateratzen dizkidate (3)
koplarik gabe (4)