Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kopiatzaile 1 izond/iz kopiatzen duena.
Ez zegoen halako alderik Erdi Aroko fraide kopiatzailearen lanbidearen eta nirearen artean. Uste dute frantziskotar kopiatzaileren batek kendu zuela delako eskuizkributik. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 54. orr.
Bi hilabete kaligrafia ikasten aritu ondoren, lana aurkitu zuen azkenean Estatuaren bulego batean, kopiatzaile gisa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Administratzaile ezjakin baten esku utzi diat hori guztia, eta paper-kopiatzailea izatea hobetsi, edozein soldaduren seme eskolagabeak askoz hobeto egingo lukeen lan bat aukeratu! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.