Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kopiagailu iz kopiak egiteko gailua. ik kopiagile.
Annak eskola liburu berria behar du, eta irakasleen gelara sartu da liburua kopiagailuan kopiatzeko. Berria - Kultura 2004-10-20
Idazteko makinak, zenbait kopiagailu (hilabete batzuk lehenago armak eskuan lapurtutako Gestener elektriko bat, besteak beste), paper-metak, liburuak... Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 100. orr.
Pasanteak bere txokoan segitu zuen, kopiagailuaren ondoan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 53. orr.