Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren gutuna ere igorriko dizut, edo kopia bat bertzela, eta zuhaurk jujatuko duzu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 101. orr.
The Spanish Earth filmaren kopia bat. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.
Oskarren etxeko giltzen kopia. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 96. orr.
Konturatu zen guztiz ezinezkoa zela kontratuaren kopia bost eta erdiak baino lehen amaitzea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.
Kopietan itzuririko errakuntzak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 118. orr.
Gorde eta sarri gogora ekar daitezela bere idazkiak, eta kopiak atera eta bana daitezela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.
Autopsiaren kopia hura lortu ahal izateko. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 117. orr.
Lagun kazetari bati eskatutako fax baten kopia igortzen zidan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.
-Pasatuko dizuet kopia bana. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 102. orr.
Egun, film arrakastatsuen katalanerazko 12 eta 14 kopia inguru erakusten dira Herrialde Katalanetako zinema aretoetan. Berria - Mundua 2004-07-17
Rally bideojokoetan arrakasta gehien izan duena da, eta zazpi milioi kopia baino gehiago saldu dira. Berria - Kirola 2004-01-09
Mapa horren 60.000 kopia inprimatu dituzte. Berria - Kultura 2004-07-15
Trilioika ditugun zelula guztiek badute [...] gune bat, eta gune horretan bada gizaki genomaren kopia bat. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.
Guk nahi genuen txostenaren kopia, mutil horren disko gogorrean zegoen, ez? Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 148. orr.
-Txosten originalaren kopia emango dut. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 174. orr.
Arropen kopien kontrako kanpainan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 90. orr.
Gero, Internet bitartez, fisika fakultate, laborategi eta aurkitu zituzten talde guztiei bidali zieten kopia bana. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 223. orr.
Gizaki bizidun baten argizarizko kopia da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.
Legeak disko baten kopia pribatuak grabatzeko eskubidea aitortzen dio erabiltzaileari. Kopia originala. Berria - Harian 2005-12-29
Kopia perfektua zen, maisu baten lana ziur asko. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.
Inork ez du argitu, oraindik, zein diren kopia faltsuak, non dauden, zeinek erosi dituen. Berria - Kultura 2004-03-25
Boninoren idazmahaiaren gainean bazen Pisako Dorrearen kopia negargarri bat, metal-ore arinez egina. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.
Kopia akasdunak (ectypa) diren aldetik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 211. orr.
Kopia pirata da. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.
Silabaren teoria-ri buruz emandako hiru hitzaldiren kopia takigrafikoak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 67. orr.
Irakurle sutsuek kopia mimografiatuak egin zituzten adiskideentzat. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 63. orr.
Honetarako behiaren berezko gene bat erabili zuten, kaseina, eta gene honen kopia gehigarriak genoman sartu zizkioten. Berria - Gaiak 2006-04-25
EA eta Aralar «Ezker Abertzalearen diskurtsoaren kopia deskafeinatu» batekin ari direla. herria¬
Patenteek eta kopia eskubideek ere jabea izan ohi dute. Kopia-paper mordoekin. presaka irekitako kopia-liburu bateko orrietan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.
Gobernu presidentetzako disko gogor guztiak eta segurtasun kopiak ezabatu zituen enpresaren faktura. Berria - Mundua 2004-12-14
Besapean zekarren karpetatik argazki kopia bat atera eta eskaini zion Justok. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 221. orr.
Euskal Filmategiak bideo-kopiak zabaldu zituen. Berria - Harian 2005-05-17
Espainiako ikertzaileek sortutako sagu hauek, baina, hiru gene-kopia dituzte, zelulen zatiketak kontrolatzeko. Berria - Gaiak 2004-11-03
Haserre nago gutun horren kopia bat egiteko astia izan ez dudalako. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 350. orr.
Suhiak ipini zidan kopia-dendan egin nuen lehenengo laneguna. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 141. orr.
Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.
Saia zaitez, beraz, erabaki hauen kopia egin eta Jonatani ematen. Pantomimaren kopia egiten pasatu zituen hurrengo eskolaren lehen minutuak. Elizen arteko biblia 1 M 11,37
Ezagutzen dugunaren kopia egiterik balego bezala. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.
· Oteizaren artelanen kopia asko egin dira kontrolik gabe, beti. Berria - Kultura 2004-03-25
Horrek arabera ADNk "bere buruaren" nahi adina kopia egin ditzake, aldi bakoitzean dagokion hurrenkera jarriz. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.
Altamirako kobazuloen kopia egin berri dute Tebis programarekin. Berria - Ekonomia 2004-06-12
ateratako kopia (3); autoaren kopia (3); bideoaren kopia (3); egindako kopia (3); eskuizkribuaren kopia (4); etxeko giltzen kopia (3); ezohiko bi kopia (3); filmaren kopia (3); filmaren kopia bat (3); giltzen kopia (3); gutunaren kopia (6); kopia atera (5); kopia bakarra (4); kopia bat egin (3); kopia bat ekarri (3); kopia bat eman (3); kopia egin (10); kopia egitea (6); kopia egiten (5); kopia hutsa (5); kopia piratak (5); kopia txarra (3); kopia zehatza (6); lanaren kopia (3); liburu berriaren kopia (3); txostenaren kopia (6)
diplomen kopiak (6); gutun honen kopiak (3); kopiak egin (11); kopiak egiteko (4)