Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kopetako 1 iz larruzko zatia, abereei kopetan zaiena.
Antxusak eta Luxiak zaldien kopetakoari heldu zioten eta kotxea gelditu egin zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 115. orr.
2 kopetan eman edo harturiko kolpea.
Muturrez aurrera joan, eta berogailu-erradiadorearen kontra egundoko kopetakoa hartu zuen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.
Bat-batean ispiluko hori nireganantz etorri eta, kanka, kopetako ederra eman zidak alu horrek. «Kuskue tanden», 2004 - 128. orr.
Kopetakoa Ximurrak berak eman zidala iduritu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.