Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baldin eta zeru-gangako izar bakoitza haren bi koordenatuen bidez atzematen bada [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.
Apuntatuko al zituzten alienigena txoro bi haiek gure planetaren koordenatuak? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 107. orr.
Ez zieten herriaren izena ere esan, bonbak zein koordenadatan bota behar ziren besterik ez. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.
Koordenatu negatiboei oso begi gaiztoz begiratzen zitzaien, bereziki Descartesek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.
Itsasontziak itsasoan bezala, beren koordenatuen bitartez aurkitu behar dira planoko lauki-multzoan hartutako puntuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.
Espazio-denborazko koordenaden arabera. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.
Kartesiarra zen erreferentzia-sistema, kartesiarrak koordenatuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.
Koordenatuen geometria esan zitzaion Fermatek eta Descartesek [...] eginiko aurkikuntza horri. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.
Denbora eta espazioaren beste koordenada batzuetan harrapatuta, galdutako mundu batean gelditu izan balitz bezala betiko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 210. orr.
Idazleak koordenada espazio-tenporal konkretu batzuetan idazten du. Berria - Kultura 2004-10-07
Agrafiaren akusazioak alde on bat du: akusatzailearen koordenatu ideologikoak nabarmentzen dituela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 64. orr.
Horrela, ZTGri buruzko aztergaiak/irakurketak koordenatu filosofiko jakin batzuetan koka ditzan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.
Enuntziatuaren koordenadak eta estatus materiala bere berezko ezaugarrien artekoak dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 117. orr.
Absurdoaren antzerkiaren koordenatuekin, AEBetako gizartearen eta gobernuaren kritika zorrotza egiten du antzezlanak. Berria - Kultura 2006-01-20
Baina egun zazpi koordenatu ditu idazlearen munduak, hiriak; «Zazpi baitira munduaren inguruan nabigatzeko zeharkatu beharreko itsasoak». Berria - Kultura 2004-11-02
Nonahi jar zitezkeen koordenatu-ardatzak, eta ardatzetan edozein luzera hartu unitate gisa. Ardatz bertikala marraztu zuen gero, ahapeka esanez: "y'y, koordenatu-ardatza"; elkargunean, J lodi bat idatzi zuen: "koordenatu-jatorria". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.
Haien bitartez, koordinatu-sistema bat ezartzen da, eta hark emango die aukera enbrioiak eratuko dituen zelulei beren burua kokatzeko eta beren nortasuna definitzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.
Bere liburuen izenburuak irakurri besterik ez dago bere bizi-koordenadak bakardadearen eta nihilismoaren begietan iltzatuta zituen pentsalari honen nondik norakoak jakiteko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.