Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kooperatiba (orobat koperatiba g.er., kooperatifa g.er. eta koperatifa g.er.) 1 iz bazkide guztien eskubideak berdinak diren eta irabaziak haien artean banatzen diren enpresa.

Agente ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza eta ekoizpen-bideen gaineko langileen jabetza sustatzen duen doktrinan oinarrituriko enpresak dira kooperatibak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Vladimirren heriotzaren ondoren, enpresaz jabetu, kooperatiba bat osatu eta fabrika osoki eraldatu zuten langileek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 103. orr.

Horrela hasi ziren kooperatibak muntatzen eta ikastolak eraikitzen, sistema ofizialetik kanpo.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Herritarren kemenak irekitzen zituela lantegi berriak, sortzen kooperatibak eta eraikitzen ikastegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Gure kooperatibak mundu osoan dira ezagunak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Ulgor kooperatiba hura abian jarri zenetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.

Lurgintza Kooperatibak plan estrategikoa aurkeztuko du.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

Kooperatibako zuzendaritzak ez du laborari guztiekin bildu nahi.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Laborariak dira kooperatibako Administrazio Kontseiluko kide.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Hango kooperatibako okina duk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 92. orr.

Kooperatiba federatuen fakturazioa %4,8 hazi da.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Kooperatiba bat dute, beraiek eraikia, eta hor bi dolar ematen diete suge bakoitzarengatik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

Consum kooperatibak Eroski taldea uztea erabaki du.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

ELBko 30 bat laborari Makeako Berria kooperatibaren egoitzetan sartu dira.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Nonahi kalabazez betetako gurdiak, kooperatibetakoek ekarrita kalabaza mendiak han eta hemen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 100. orr.

2 kooperatiba baten egoitza.

Herritik ateratzean, Viñas del Bierzo kooperatiba handia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 186. orr.

Gero, plaza muturrean geratu zen kooperatiba nola erretzen zen begira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 226. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik kooperatibo.

Mundu mailako merkatu globalizatuetako lehian bete-betean murgildurik daude egun kooperatiba-enpresak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.

Multimedia-softwarean aipamen berezia Ihardun Multimedia kooperatiba elkartearen Teknologia eta Gizartea CD-ROMak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Esperientzia handia bildua du, nola ere izan baita, kooperatiba lantegien sortzaile, ikastolen sortzaile, [...].  Herria   2004-10-21

Catania gaur egungo MCC kooperatiba taldeko lehendakariaren aburuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 184. orr.

Arrasateko kooperatiba mugimenduaren mito ofizialaren alde desberdinak aztertzen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Urte hauetan zehar denetik izan da kooperatiba saiakuntzaren gainean: mirespena, mistifikazioa, etsipena eta baita kritika latza ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.

Langileak oso kritikoak direla kooperatiba ekimenarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jauntxoen mende zeuden adivasiak bildu eta esne eta fruitu kooperatibak sortu ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 69. orr.

Sasoi hartan sortu ziren langile kooperatibak ere Arrasate inguruan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 149. orr.

Kirkukeko nekazaritza kooperatiba baten egoitzaren kontra tiro egin zuten atzo. herria¬

Di-da diseinu kooperatibak eskua emateko jarrera daukan marrazkia sortu du, bi ikastolak bostekoa emateko gertu daudela adierazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Jean Jacques Lasserre Lur Berri nekazal kooperatibako Presidenteak.  Berria - Harian   2005-10-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus