Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kale haietan arropa denden kontzentrazioa izugarria zen. «Kuskue tanden», 2004 - 210. orr.
Erlijio nagusien sorlekuen kontzentrazio geografiko hau. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.
Errenten kontzentrazio sistematikoaren aldeko politiken bitartez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.
Finantzen kontzentrazioa ikusgarria izan zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.
Diru-sarreren eta mozkinen gehiegizko kontzentrazioak eragindako barneko merkatuen murriztasunak kanpoko merkatuen bilaketa guztiz lehiatsua ekarri zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.
Uzkurdura abiarazteko behar den kaltzio ioien kontzentrazioa ezin da handitu difusioaren bidez ez bada. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.
Prozesu sinple bat da difusioa, kanpoko eta barruko kontzentrazioen arteko aldearen mende dagoena. Odola diluitzeko eta hura berriro kontzentrazio normalera bihurtzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.
Etil merkaptanoa (mofetak duen substantzia kirastsu bat) oso kontzentrazio txikian detektatzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.
Kontrolatu, odolean dauden hogeita hamar substantzia kimikoren kontzentrazioak kontrolatzen dituzte gutxienez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Jokalariok igande hartako eguerdiko 12etan genuen kontzentrazioa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 115. orr.
Ea presoen eskubideen aldeko kontzentraziora lagunduko nion. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 108. orr.
Hamar minutu falta dira kontzentrazioaren amaiera arte. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 105. orr.
Kontzentrazioa isila izan zen, bederen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 108. orr.
Sorkuntzarako kontzentrazio handia behar izaten dut. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 42. orr.
Gatwickeko aireportuan hegaldirako zain geundela, zirrara egin zidan mutilaren kontzentrazio sakonak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.
Nahikoa luke korroskada txiki bat hain beharrezkoa duen kontzentrazio guztia galtzeko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.
Etxea gainbehera etorriko balitz ere, ez luke kontzentrazioa galduko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.
Ez nuen, ordea, kontzentraziorik biltzen, nire arreta emakume sartu berriarekikoetan gehiago, Diderotek transmititu nahi zizkidan kezketan baino Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.
Giltzurrunak, bada, ez dira iragazki edo kontzentrazio-mekanismo huts bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Kontzentrazio maila egokituz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Enpresen jabetzan izan diren kontzentrazio prozesuarekin batera (fusioak, absortzioak, partaidetzak...), kudeaketa aldetik azpikontratazioa erruz erabiltzea izan da joera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.
Hazkunde laster hori ia etengabea izan zen 1973 arte, eta industria-talde handien sorrera bultzatu zuen ekonomia aurreratuenetan, hurrenez hurreneko kontzentrazio-uhinetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.
Ume autista askok bezala, kontzentrazio ahalmen eskerga garatu zuen laster. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Beste bion kontzentrazio gaitasuna oztopatzeko. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 40. orr.
Orduantxe azaldutako zimur ederrak dauzkat begi-ondoan eta kopetan; kontzentrazio-zimurrak, hain zuzen ere. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 39. orr.
Kontzentrazio arazoak omen dauzkat. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 11. orr.
Kontzentrazio faltaren erruz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 80. orr.
Liburu bat eta bi baino gehiago beharko lirateke kartzelek, kontzentrazio barrutiek eta gisako esparruek eman dituzten irudi guztiak, historia guztiak jaso eta idazteko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 11. orr.
ik beherago 7, 8, 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Zenbait kontzentrazio kanpamendutan, zorriak ukaiteagatik hiltzen zituzten presoak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 107. orr.
Eguna argitzen hasia duk eta, laster batean etsaia indar-kontzentrazio hau ikusteko gai izango duk. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.
Handia agintea da, botere-kontzentrazioa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 225. orr.
Herri txikiak eta eskola kontzentrazioa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.
Industria-kontzentrazioa areagotu zelako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Neurriz gaineko bitamina-kontzentrazioa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.
Bostehun aldiz amoniako-kontzentrazio handiagoa dago gernuan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Gai iraziak eta odolak oso antzekoa dutenez sodio-kontzentrazioa, ez da garbi ikusten zergatik itzuli behar duen sodioak atzera odolera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.
Garrantzizkoa da glukosa-kontzentrazioa nahiko egonkor mantentzea odolean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.
Batzuek, hala ere, metal kontzentrazio ezinezkoa dute haragian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 123. orr.
Gizakiak substantzia bat detektatzeko behar duen baino substantzia-kontzentrazio txikiagoa behar du beti txakurrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
Italiarrentzako kontzentrazio eremu batean bizi zen, inguru guzti-guztian alanbre arantzaduna zuten kasernatzarrak ziren, hiritik oso urruti. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.
Donostiako zezen plaza ere kontzentrazio eremu gisa erabiltzeko prestatu zuten gerra amaitzear zela. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 40. orr.
Pentsatzen ahal dut Gourseko kontzentrazio eremuko hondartzetan edo Auschwitzen edo Dachaun edo Ocañan eta denak hau baino askoz gogorragoak zirela oroitu besterik ez daukat, hormok urtzeko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 100. orr.
Zenbait urte lehenago japoniar guztiak kontzentrazio eremuetan sarrarazteko agindua eman zuen gobernuak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 127. orr.
Abereentzako bagoietan kargatzen dituzte eta Westerbork-era bidaltzen dituzte, Drenteko probintzian juduentzat dagoen kontzentrazio esparru handira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.
Naziek Italian eraikitako kontzentrazio-esparru bakarra. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.
Fritz Pfeffer (Albert Dussel) 1944ko abenduaren 20an hil zen Neuengamme-ko kontzentrazio esparruan, Buchenwaldeko edo Sachsenhausen-eko kontzentrazio esparruetatik igaro ondoren. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.
Oto Frank izan zen, ezkutatuta egondakoetatik, kontzentrazio esparruetatik bizirik atera zen bakarra. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.
Tamalez fabrikan eta kontzentrazio-zelaian ez zegoen belar askorik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.
Kontzentrazio zelaia Rhin ibarraren gainean dago, hegoari buruz itzulia, Godesberg-etik ez hain urrun. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.
Egia erran, kontzentrazio zelaian hiru zelaigune badira eta horietan bizia arras desberdina da. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.
Hantxe zeuden Fergosi eta Piesch koronelak ere; kontzentrazio zelaien arduraduna zen azken hori. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 34. orr.
kontzentrazio barrutietan (3); kontzentrazio eremu (11); kontzentrazio eremuak (3); kontzentrazio eremuan (4); kontzentrazio eremuetako (6); kontzentrazio eremuetan (14); kontzentrazio eremutik (3); kontzentrazio esparru (31); kontzentrazio esparrua (6); kontzentrazio esparruak (20); kontzentrazio esparruan (25); kontzentrazio esparruari (4); kontzentrazio esparruei (4); kontzentrazio esparruen (7); kontzentrazio esparruetako (7); kontzentrazio esparruetan (18); kontzentrazio esparruetara (9); kontzentrazio esparruetatik (4); kontzentrazio esparruko (4); kontzentrazio esparrura (11); kontzentrazio esparrutik (5); kontzentrazio falta (5); kontzentrazio handia (8); kontzentrazio handiz (3); kontzentrazio kanpamenduetan (5); kontzentrazio kanpamenduko (4); kontzentrazio maila (6); kontzentrazio zelai (10); kontzentrazio zelaia (6); kontzentrazio zelaian (18); kontzentrazio zelaien (3); kontzentrazio zelaietan (3)
aldeko kontzentrazioa (3); kontzentrazioa deitu (11); kontzentrazioa egin (27); kontzentrazioa egingo (16); kontzentrazioa egiteko (3); kontzentrazioa egiten (3); kontzentrazioa eskatu (3); kontzentrazioa galdu (3)
kontzentrazioak egin (4); kontzentrazioak egingo (7)
egindako kontzentrazioan (10); plazan egindako kontzentrazioan (3)