Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Kontxo!" esaten duten guztiak inozo hutsak dira, nire irudiko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.
Mundu guztiak daki pertsonari "arraioa!" edo "koño!" ateratzen zaiola eta, horren partez, hizkuntzaren beste figura bat bilatu beharrean, jatorri iluneko "kontxo!" onartezin hori erabiltzen da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.
-Kontxo, Sierra, zer? koinatuari tragoa lapurtzen? Jon Maia «Riomundo», 2005 - 188. orr.
-Kontxo, Txomin eta Mirenen iloba al zara, orduan? Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 116. orr.
-Kontxo! -atera zitzaion bat-batean Mariri- Hori da nire toaila izorratu didan zakurra! Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.
Bai, kontxo, zure emaztea, edo zure andregaia... tira, zurekin bizi zen neska txiki hura... Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 71. orr.
Eta ez zipriztindu, kontxo! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 67. orr.
Kontxo, kontxo, esan nion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 187. orr.
-Kontxo, kontxo, denda saldu zutela uste nuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 117. orr.
Kontxo kontxo... ikusi, sustoa hartu, estropezu egin eta berna-hezurrean zartateko ederra hartzeko moduko kartela Berria - Harian 2005-04-01