Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konturarazi, konturaraz, konturarazten du ad konturatzera behartu, ohartarazi.
Iruditu zitzaion norbait ipuin fantastiko bat idatzi guran zebilela berarekin, baina orain erne ibiliko zen: horretaz konturatu zela ez zuen konturarazi behar dena delako hori. Pako Aristi «Note book», 2005 - 111. orr.
Gizakiak beren txikitasunaz konturarazteko helburuarekin baino ez zuen jaso Keops faraoiak piramide hori. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
· dio ad Ibaiaren nondik norakoak konturarazi zion zein zen utzi berria zuen lekua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Gorka Arresek konturarazi zidan "poemak garbitu" egin behar zirela, sasia kendu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 362. orr.