Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontulari batek ere sinatzeko moduko kontua zen hura -zehatza, orekatua eta hutsik gabea-. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 275. orr.
Kanpoan genuen egur-biltegiko kontulari eta administratzailea baitzen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.
James Packer kontulari erretiratua zen, baina oraindik ere egiten zizkien errenta aitorpenak lehengo zenbait bezerori. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 79. orr.
-Kontularia naiz, eta zinpeko kontularia izatea espero dut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.
Neskak, mutil bulegariak, aurpegi griseko kontulariak... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.
Maila bat jaitsi behar izan nuen, kontulari hasteko. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.
Sarjentu kontularia, birao gordinak txekieraz botatzen zituena. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.
Eskribauek, administratzaileek eta kontulariek unibertsitateko ikasketak izan behar zituztela gutxienez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.
Zereginetan, berriz, ni ontziburu eta bera eskribau eta kontulari, hots, sekretario. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.
Senarra zena gizon atsegina eta gozoa zen, kontulari lanetan aritzen zena. Bi aste pasa bazuen kontulari lanak utzi nituela dramak eztanda egin zuenean. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 11. orr.
Ez zion kontulari-ikuspegiz begiratu nahi lagunaren liburutegiari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.
Guri ez euskun berba askorik egiten, gu umeak izanik, adinak asko banantzen ginduzan eta, baina ingurukoakaz kontulari handia zan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 67. orr.
Leioako Txopera auzoan jaio zan gizon hau kontulari ugaria eta kontalari gogotsua da. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 77. orr.
Osaba Pepi: armada austrohungariarrean ibilia, zapatari pobretua, edanzale handia, kontulari paregabea. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 239. orr.