Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
10 eguneko datuen totalak atera, kontuak eta portzentajeak ondo eramateko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 74. orr.
Maxima-minima, euri-kontuak eta beste, denen kopuru totalak eta batezbestekoak ere, kontu denak paper mutturretan aterako zituen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 61. orr.
Ekialdean abiaturik beti sortalderantz joz gero [...] bidean egunbete aurreratzen dela konturatu zen Pigaffeta, beste inor baino lehen, berak baitzeraman egunen kontua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 342. orr.
Kostu honen kontua argiago gertatzen da, beharbada, hezkuntza kontuetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 91. orr.
Bi milioi urteren kontua omen da hori. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 43. orr.
Euskal Herri osoko elizbarruti eta kongregazioek misio tokietan zerabiltzaten baliabideen kontu zehatza. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.
Giséle Lougarot hautetsi abertzaleak eskatu ditu kontu zehatzak: zenbat sartze zezen lasterretan, zenbat gastu, zenbat langile hor lanean. Herria 2001-10-18
Oroimen laburrekoa denez, bezero bakoitzari kontatu dizkionen kontu zehatza darama, zeren pertsona berari kontu bera birritan errepikatzea huts larria bailitzateke. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.
Ea, goazen -esan zuen kontua ekar ziezaioten besoa altxatuz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 274. orr.
Dokumentaletan ikusten ditugun Afrikako herrialde haietan, animaliez, pobre mozorrotuez eta dirua Suitzako kontu sekretuetan gordetzen duten jeneralez betetako haietan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.
Kontu-liburuak eskatu zituen, hutsak eta okerrak atzeman zituen nonahi, dirutza handiak falta zirela ohartu zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.
Kontu epaitegiek garbi utzi dute kontua zein den. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.
Bolada hartako kontu-balantzen gainbehera jarraituak behartu zuen Milango Administrazioa esku-hartze drastiko eta purifikatzaile batera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.
Kontu-jaberen batek libreta ez baldin bazeukan eta saldoa eskatzen bazuen, zenbat zen esateko gauza izan beharra zeukan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.
Zergatik saiatu zara zure zor-kontu izugarri hori osaba Jack gizajoari leporatzen? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 99. orr.
Kontuak garbi dauzkat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 122. orr.
Kontu handia izan behar da liberal terminoarekin, oso bestela ulertzen baita hitz hori jakintza esparru desberdinetan ez ezik, baita herrialde desberdinetan ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.
Zenbait gehiegikeriaren ondorioz, jainkoek kontu handiagoa dutela eta erabaki dutela ez uztea inori ordezkotzan beren iragartze-ahalmena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.
Kontu pixka batekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.
Bere amak hain kontu handiz prestatutako ospakizuna hondatu izanaren erantzulea bera zela jakinik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.
Hasieran, tentuz ibili ziren, lurra kontu handiz zapalduz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.
Izan kontu: herri horiek suntsitu ondoren, ez erori idoloen tranpan, haien jokabideari jarraituz. Elizen arteko biblia Dt 12,30
Hire gizonen kontu da hire oihanetako lau arboletarik baten abarrak ebaki eta kanpamendu militarreraino eramatea -agindu zion aitatxiri, etxaldetik alde egitekotan izan zirenean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.
-Kontu txiki bati buruz hitz egin nahi nuke zurekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.
-Nire aholkua da utz dezazula kontu hori erabat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 147. orr.
Gordonek zenbait kontu esan dizkit zutaz, Harry. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 240. orr.
Angeloren kontu batzuk aipatzen nituen bertan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 252. orr.
Ez dizut utziko nire kontuetan muturra sartzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.
Gure arteko kontu guztiak garbitu eta berak barkamena eman arte. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.
Iruzurraren eta Harryren atxilotzearen kontu hura. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 43. orr.
Hori beste kontu bat zen, berari ez zegokiona. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.
Beste kontu bat da lantegi barruko harremana. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 175. orr.
-Kontu pila edukiko duk, noski, kontu bitxi samarrak kontatzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 156. orr.
Garibairi arima erosi ziola badio ere, ez da kontu frogatua. Kontu pertsonal batengatik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.
-Ba nik ez dinat uste hain kontu garbia denik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 136. orr.
Badakizue ia kontu segurua dela atzokoa hanka-sartze bat izan zela? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.
Kontua da Margak gai hartan ez zuela inongo arrazoibiderik onartzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.
Hurbiltzea da kontua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.
Eta hori da kontua, azken batean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 34. orr.
Ederra kontua! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 157. orr.
Denbora-kontua baizik ez zen lan hura amaitzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.
Saltzaileak aise igarri zuen oihal-kontuetan aditua zen erosle baten aurrean zegoela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 504. orr.
Lege kontuetan dihardutenen artean. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 9. orr.
Desgrazia eta mixeria kontu ugari ageri da hor. Ez nituen inoiz ere oso aintzat hartu gona-kontu horiek. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 161. orr.
Ezkutatu egin zion Betteri amodio-kontu hura. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.
Maite-kontu bat daukate. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.
Ez dugu alderdi baten alde edo erlijio baten alde jotzen jakintza-kontu hutsengatik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.
Bistan da sendatze-kontu hori kazetariak asmatu zuela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.
Dolu, eztei edo bataio, ez dakit zer famili kontu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
· Mintzaldi kontu beti, Kabana Handiak tokian tokiko erran-merran, pasadizo eta gertakariak aipatuz irtenaldietako herri bakoitzean egingo dituenak, jakina, arreta bereziz segituak izango dira. Berria - Kultura 2004-02-03
Kontu-kontaketekin eta serieko irudiekin egindako esperimentuek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.
Ez da abiapuntu txarra kontu-jaten aritzeko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.
Kontu! ez igaro toki hartatik, hara jaitsi baitira aramearrak. Elizen arteko biblia 2 Erg 6,9
Baina kontu! erabat suntsitu behar da guztia. Elizen arteko biblia Jos 6,18
Kontuz! Berria - Kirola 2004-11-03
-Kontuz! -oihu egin zuen Samek-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 273. orr.
-Kontuz, kontuz! -esan zuen Bizarbolak-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 324. orr.
-Kontuz zapatekin! -esan zuen Anniek. Kontuz zakurrekin jaten ari direnean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.
Kontuz, ez egin horrelakorik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.
Kontuz su hartu gabe. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.
-Kontuz gero! ez esan inori ezer. Elizen arteko biblia Mk 1,44
-Kontuz ibili, badaezpada ere. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 149. orr.
-Emakume ederra, ezta? ba, kontuz ibili -esan zidan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 80. orr.
Zabiltza, beraz, kontuz! Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 148. orr.
Kontuz zer esaten duan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.
Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Ez larritu, kontuz eta diskrezio handiz jokatuko dut eta. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 186. orr.
Kontuz, ordea, ongia eraikitzeko gaizkia baliatzen dutenekin: heroikotasunaren itxura ematen bazaio, gezurra errazago irensten da egia baino. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.
Kontuz hartu, berokietan bildu eta hirira eraman genuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.
Aurrera kontuz eginez, kanpora atera zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 214. orr.
"Kontuz, arriskutsua" zeukaten atzean idatzita. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 78. orr.
Hala ematen du, baina, kontuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.
Gero, pasabidean barneratu zen, kontuz baino kontuzago orain ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.
Horren kontuzko gaia izanda ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 185. orr.
Ni nengoen aldera kontuzko begiradaren bat botaz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.
Txit argigarria iruditu zait jaun horren jarduna, zenbait gauza kontuzko aise ulertzen laguntzen baitu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 239. orr.
Hau nola egin behar zen erabakitzeak oso kontuzko zenbait arazo sortzen zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.
Badago beste arazo bat, guztiz kontuzkoa dena: identitate diakronikoa-rena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 223. orr.
Harro nengoen etxean hain jende kontuzkoa eta kontuan hartzekoa geneukalako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.
Eta kontu bera musika-formei dagokienez. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 171. orr.
Ez baita kontu bera gizon lodi konkortu baten neurriak hartzea edo erratz-kirten bat bezain tente batenak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 316. orr.
Hasieran pentsatu zuen betiko kontu bera izango zela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 248. orr.
Zazpi aldiz kontatuko nion honezkero kontu bera, eta hala ere berriz esan arteko onik ez. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 142. orr.
Kontu berarekin zabiltza beti. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.
Asteak zeramatzan kontu berari bueltaka: zergatik ez zuen modu bertsuan ikusten Jabi? Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 77. orr.
· Eta herritar guztien artetik euskaradunen kopuruari behatuz, kontu bertsuak ateratzen zaizkigu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.
Zure etorkizunari kontu egin beharko zenioke. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.
-Ez kontu egin kale honetako jendeari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 237. orr.
Lubisek oso ondo kontu egiten ziek zaldiei. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.
-Nork bereari kontu egin biezaio, eta ahal duena lapur beza -esaten zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Emakumeak, arriskuaz kontu egin gabe, jarraitu egin zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 245. orr.
Egin kontu zenbat tipo bizkor dabilen inguruetan auto-istripuen eta zauri pertsonalen iruzurrak asmatzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.
Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin. Elizen arteko biblia 1 Ko 10,12
Orain arte arimaren izatasun adierazkorra ardazten deneko poloetako bakarrari kontu egin zaio: in actu existitzen den gorputzaren ideiarenari. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 21. orr.
Kontu egion horrako zer horri. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 98. orr.
-Jainkoak kontu egin diezaiela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 40. orr.
Kontu egiten ez baduk, hire lagun Bunburyk estutasun larrian jarriko hau egunen batean. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 62. orr.
· Espero dut kontu gehiago egingo diozula senarrari zeure gomendio utzi zen haur hari baino. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 164. orr.
· Egin dezagun kontu, bada, hemen astintzen ari garen amodiozko pena izeneko gaitzak ondoeztua hagoela hi ere. Kontu dagigun, bada, besamotzari segituz, iritsi garela Babelgo Liburutegira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.
Hitz horien guztien kontu eman beharko baitute auzi-egunean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Bai, neure urratsen kontu emango diot, printze bat bezala joango berarengana. Elizen arteko biblia Jb 31,37
Badakit pertsona autonomoa naizela, eta ez dut uste egiten dudanaren kontu eman behar dizuedanik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 295. orr.
Adibidez, hogei gizaki aurkitzen badira Izadian [...], ez da nahikoa (20 gizaki horien existentziaren kontu emateko) giza izaeraren kausa orokorki erakustea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 45. orr.
Zer da zutaz entzun dudan hori? emadazu etxezaintzaren kontu, kargutik bota egiten zaitut eta. Elizen arteko biblia Lk 16,2
· Forma bat ematea, alegia, handik zentzuzko historia bat atera ahal izateko; huraxe izango da, horrenbestez, ikerketaren kontu-emate ofiziala Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.
Baina zuri eskatuko dizut haren heriotzaren kontu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.
Baina nik jagoleari eskatuko diot heriotza horren kontu. Elizen arteko biblia Ez 33,6
Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari. Elizen arteko biblia Has 9,5
Aitak ez baitzion inoiz egiten zuenaren kontu eskatzen-. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 59. orr.
· Ibiliz gero, kontu estua eskatuko dizue Jaunak zeuen Jainkoak, eta errudun bihurtuko zarete. Elizen arteko biblia Dt 23,22
Ez dio inork ere egiten duenaz kontu eskatuko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.
· Protesta hori baino kontu eskatze are mingarriagoak baliatu nituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 145. orr.
Aitak kontu eske hasiko zitzaidala ematen zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Ni ez bainaiz nor inori kontu eske hasteko, ez suhiari eta ez besteri. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.
Zer egingo dut Jainkoa epaile altxatzean? zer erantzungo bera kontu eske hastean? Elizen arteko biblia Jb 31,14
Kontu eske begiratzen dit: "ez al didan lagundu behar lurretik altxatzen?". Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.
Ikazkina kontu eske, ez zitzaidan beste aukerarik bururatzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 249. orr.
· Lepoa egingo nuke kontu eskean joan zitzaiola Senpe Joaquini, izokinen gaiarekin Baten batek kalea zaindu beharko dik ba!, erantzun zion Hermannek, baina ez ozpin, Klausen kontu-eskeari garrantzi handirik eman gabe baizik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 172. orr.
Hurrengo egunean, gosaritan, kontu hartu nion, ea zer dela eta ihes egin zuen bezperan hain goiz. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 145. orr.
Romanek kontu hartu zion obispoari, ez zitzaiola haren bihotzari batere komeni. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.
Beldur batean bizi izan gara, poliziak noiz kontu hartuko zure judutasunaren berri ez emateagatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 144. orr.
Ez nuen uste barrua izango zuenik niri kontu hartzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 94. orr.
Kontu hartu behar da, baina, ukendu horiek kortikoiderik gabeak izatea. Berria - Gaiak 2004-01-24
Nehork, ezen, ez ditu nik erran nahi ditudanak zuzen ulertuko, ez baldin badu biziki kontu hartzen Erregeen ahalmenarekin eta eskuarekin Jainkoaren ahalmena ez nahasteko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 129. orr.
Aitari emaztearen eta seme-alaben kontu hartzeko eskatzera etorri da semea. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 278. orr.
Biharko egunean nire irabazien kontu hartzera etortzen zarenean. Elizen arteko biblia Has 30,33
Auditoriumean diru gehiago ez gastatzeko exijitu zion kontratazio mahaiko kontu-hartzaileak udal gobernuari 2004ko maiatzean. Berria - Kultura 2006-04-25
Udaleko kontu-hartzaileak Musikaren eta Arte Eszenikoen Jauregiarekin zerikusia duten kontratazio oro eteteko eskatu dio. Berria - Kultura 2004-07-30
Nafarroan, 1990etik, ez dute oposiziorik egin udaletako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak betetzeko. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
Kontu-hartzaile izan zen Springfield-en, Massachusets-en. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.
Beraz, duela lau urte, Stanleyk kontu-hartzaile lana utzi zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.
· Egunerokotasunaren aipamen kontu-hartzaileak ("ez zuen bere burua zaintzen"), emaztea izan zitekeela adierazten bazidan ere, ezusteari konponbide berehalako bat eman nahi hotzak maitalea izan zitekeela esaten zidan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 220. orr.
Nik ere, Potzolok bezala, badakit laburbiltzen eta neure uztaren kontuhartzailetza eramaten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.
Ez nintzen ausartzen kontu-hartze bakar bat egitera, ez nuen-eta lainorik txikiena ere ekarri nahi gure arteko harremanera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 320. orr.
Keinu hartan ez zegoen inolako destainarik ez kontu-hartzerik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 338. orr.
Esaten nian nik! bezalako kontu-hartzeren bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 139. orr.
Baina hemen, leku estu honetan, kontu izan behar duzu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 290. orr.
Plastikoa urtu behar zuen, baina kontu izan behar zuen aurretik ez ikazten. Berria - Gaiak 2004-08-14
Mutilak kontu izango du bere zama ez arintzen, horrela hazia hobeki administra dezagun. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 200. orr.
Aukera zuenean, harrapaturiko arrainak bizirik itzultzen zituen uretara, berriro harrapa ez zitzaten kontu izateko aginduz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.
Neskato honek ez du kontu izaten ezerekin. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.
Kontu izan zeuen buruarekin! auzitegi eta sinagogetara eramango zaituztete eta zigortu egingo. Elizen arteko biblia Mk 13,9
· Kontu izan zuzenbide eta indar hitzak ez direla elkarren aurkakoak, Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 31. orr.
Errepide nagusitik gora zihoan bidexka batetik aita eta biok kontu-kontari gindoazen Elkarren ondoan eseri gara mahaian, [...] eta kontu-kontari aritu gara. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 18. orr.
Beste zenbaitzuk gau osoan aritzen ziren euren zorigaiztoko buruhausteak eta gaixotasunak hizpide hartu eta kontu-kontari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.
Gurasoak eta aiton-amonak bertso kantari eta kontu kontari aritzen baitziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 132. orr.
-Aizu, Gerald -esan zuen Minot jaunak, eta han hasi zen, kontu-kontari, orain hurrena izandako golf-saioa zuloz zulo azaltzen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 210. orr.
Elkarri kontu-kontari hasi ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.
Claude bizkorrago ibiltzen hasi zen, kontu-kontari beti ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.
Eta, kontu-kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.
Bizpahiru ordu eman genituen kontu-kontari ilundu zuen arte. Aitor Arana «Onan», 2000 - 89. orr.
Udan, etxe ondoko aulki batean eserita egoten ziren, berritsukerian eta kontu-kontari. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.
Postara jo zuten kontu korronte bat irekitzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.
Elkarrekin zabaldu berri duten kontu korrontea balitz bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.
Kontu korronte jori bat zen Inesen bizigarria. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.
Eskale haiek guztiek kontu-korronte oparoak zituzten bankuetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 229. orr.
Batzorde honek Washingtongo Riggs bankuan aurkitu zituen Pinocheten ustezko kontu-korronte ezkutuak. Berria - Mundua 2004-07-25
Ostegun gauean enpresaren kontu korronteak bahitzeko agindu zuten epaileek. Berria - Ekonomia 2004-07-04
Khanek eta bere laguntzaileak, Mohammed Farooqek, kontu korronteak izozturik dituzte. Berria - Mundua 2004-02-01
2003ko otsailaren 19an, Martin Ugalderen kontu korronteak blokeatzeko agindua eman zuen. bere kontu korrontea gizentzeko. Berria - Euskal Herria 2004-10-23
Kontu korronteko diruari kiratsa dariola... ba tira!, sudurra aise ohitzen omen da; izen ona eta itxura, berriz, gorde egin behar dira. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.
Arazoaren gakoa ez zegoen balizko adarretan, senarraren desleialtasunak emakumearen kontu korrontean izan zezakeen eraginean baizik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.
Zure identifikazio datuak lapurtu eta kontu korrontea husteko. Berria - Gaiak 2004-11-14
Kontu korronte zenbaki batekin. Berria - Kirola 2006-03-11
· AEBek kontu korronteko defizita handitu arren, dolarra gora. Berria - Ekonomia 2004-12-17
541.800 milioi dolarrekoa da kontu korronte bidezko defizita. Berria - Ekonomia 2004-03-13
Desiragarria da truke tasan malgutasun handiagoa izatea kontu korronte superabit handia duten herrialdeek, batez ere Txinak. Berria - Ekonomia 2006-04-23
Finantzaketaren liberalizazio lasterregiak areago galaraz dezake egonkortasuna; izan ere, kontu korronteko balantzari dakarkion beherakada dela-eta, truke-tasen beheranzko espekulazioa bultzatzen du, eta, horren ondorioz, kapitalak ihes egitera bultzatzen ditu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.
Euskal usarioan izen sorgina da Txomin; ipuin eta kontu zahar askotako protagonista. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.
Antzinako kontu zahar bat iruditzen zitzaidan niri hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.
Hiztunak eta kontu-zaharren zale aspergarriak parrastaka aurkitzen ditugu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.
Ilunabar ilun luzeetan, sukaldeko lanak egiten ziren bitartean, errosarioa bukatu ostean, zenbat kontuzahar eta esaldi eta beste! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.
Gerrako kontu zaharrak zirela-eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 20. orr.
Guztiarekin ere, kontu zahar samarra duk, hilketa gertatu baino dezente lehenagoko kontua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.
Zertan habil ordea, kontu zaharrak astintzen? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 143. orr.
Guk hizketan segitu genuen hainbat kontu zahar berritzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 310. orr.
Aurrez kontuak ateratzea beti ere hobe omen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.
Beren kontuak aterata ibiltzen dira horiek beti, eta buruz dakizkite irabazpide guztiak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.
Kontuak atera nola egongo nintzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.
Kartzelara eramango dituzte, eta kontuak aterako dituzte: kartzelan dauden gaizkile gehienak etorkinak dira. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.
Zenbat aurreratu dugun, hortik kontuak atera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 151. orr.
Itsasontzia ez zen mugitu ere egiten, hortik atera kontuak. Hortik atera kontuak sinpatiaren bideskak zein bihurriak diren. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 149. orr.
Auzo deitzen diogu, baina 500.000 biztanle dauzka, atera kontuak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 23. orr.
-Zatoz datorren astean eta kontuak egingo ditugu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.
Gero, kontuak egiten hasita, Lajosek berrogeita hamar urtetik gora beharko zuela pentsatu nuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.
Bazkariak eta afariak ekarriko zituzten gastuei buruzko kontuak egiten ari zen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.
Lumak, tintontziak eta ezko-oihal koadrodunezko azalekiko koaderno batzuk zeuden han, eskola-umeek kontuak egiteko erabiltzen dituztenak bezalakoak, denak ordena milimetrikoz gordeak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.
Horrela, seinale horiek laguntzen zioten gizakiari bere kontuak egiteko garaian. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.
-Hurrena, ezpainak hitzik ebaki gabe mugitu zitzaizkion, kontuak egiten ari bailitzan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.
-Orduan, ez nauk maite -esan zuen jostetan, kontuak eskatzen baino. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.
Harritzekoa dena da -eta inori kontuak eskatzekoa ere bai- gure seme-alabei ere gauza bera gertatzea bizitza akademiko osoa euskaraz egin eta gero. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.
Hemendik joatean zerbait gertatzen bazait, erregeak kontuak eskatuko dizkizue. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 114. orr.
Ez nintzen, nonbait, kontuak eskatzen hasteko nor. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.
Ez du inork baimenik izango juduei kontuak eskatzeko, ez eta inolako arazorengatik eragozpenik jartzeko ere. Elizen arteko biblia 1 M 10,35
Kontuak eskatuko dizkiogun beldurrez. Berria - Harian 2005-06-23
Baina gerenteari kontuak eskatuz bidali genion gutunak ez du erantzunik izan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.
Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten. Elizen arteko biblia Mt 18,24
Kontuak garbitu arteko onik ez zeukaan hark. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.
Orduan lehenbizi izen parrasta bat esan nion, gero kontuak garbituko genituen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.
Handik denbora askora, etorri zen nagusia eta morroiei kontuak hartzen hasi zitzaien. Elizen arteko biblia Mt 25,19
Ama kontuak hartzen hasten zitzaidan zakartasunez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.
-Bihar -egin zuen oihu, makur, Jacuk- hartuko dizkiegu kontuak jauntxoei! Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 140. orr.
Zorionekoa kutsagabe den emakume agorra, legez kontrako harremanik izan ez duena; izango du fruiturik kontuak hartzeko egunean. Elizen arteko biblia Jkd 3,13
Egia zen inor ez zegoela niri kontuak hartzeko, baina neu nintzen ospitaleko ginekologia zerbitzuko eta, batez ere, laborategiko buru. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.
Ergelak, onura bailitzateke berentzat: ur gutxiagorekin eztainu gehiago dago eta, beraz, etekin hobea; baina, kontuak kontu, bezeroak arrazoi du beti, bereziki kimikaz ezer gutxi dakienean. Horregatik egiten zaidak hain gogorra hemen barruan egotea; kontuak kontu, gainera, egun galduak dituk lanerako. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.
Merryk ez zuen oso gustukoa izan gizaki basatiei eta gezi pozoituei buruzko kontu hura, baina kontuak kontu, beldurraren pisuak larritzen zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.
Tximua, kontuak kontu, zerbaiten petxero bihurtzean egin baitzen gizon. Kontuak kontu, baietz esan nion. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.
Kontuak kontu, dirua behar dugu, txilekiko artopil bat bederik inguratuko badugu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.
Baina ondo pasatzen genuen, kontuak kontu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 46. orr.
ukera guztiak kontuan eduki behar ditugu. Hortaz, kontuan eduki beharko da zientziaren eta teknologiaren aurrerakuntzen atzean interes ekonomiko itzelak daudela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 79. orr.
Hortaz, interesen eraginaz gainera, ekonomian oso kontuan edukitzekoa da ideia eta teoria "praktikoek" duten eragina. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.
Kontuan eduki beharreko alderdi garrantzitsuenak ordenan jarri ondoren. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 88. orr.
-Kontuan eduki zure aita pertsona ezaguna izan zela -esaten zion andre Leonardak enfasia jarriz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.
Harryrengana joan eta esan zion kontuan hartuko zuela egin zion eskaintza. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.
Komunikazioko aldagaiak kontuan hartu eta lantzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.
Xehetasunik txikiena ere kontuan hartuz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 180. orr.
Zuzen ibiltzeari ekin zioten, kontuan hartu gabe non zegoen lokatz gehiago eta non gutxiago. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.
Dena batera ezin kontuan hartu nik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 240. orr.
Gauza bat esango niola gainera, ongi kontuan hartzeko: [...]. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.
-Irakurri dudana kontatu diat, baina kontuan har ezak egunkari hori alderdikoia dela, noski. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 75. orr.
Ez zen kontuan hartzekoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Kontuan hartu beharra dago, ordea, beste gorabehera bat: [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.
Egoera kontuan hartuta, aukera bakarra zegoen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.
Ematen dituen xehetasunak kontuan hartuta, ez dut uste gezurretan dabilenik. Ekoizpen-faktore bakar bat baino ez baitzuen hark kontuan hartzen, lana alegia, produktibitate aldakorra zuena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.
Hori guztia, kontuan hartu, uda bat lehenago gertatu zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 39. orr.
Kontuan izan koaderno honek hogeita bost urte inguru dituela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.
Hau dena kontuan izan behar da. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.
Kontuan izan beharreko beste kontu bat BPGaren edukia da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.
-Kontuan izango diat iradokizuna. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Herri ez den nazio gehiegi, edo identitatea kontuan izan ordez beste gorabehera batzuk aintzakotzat hartu zituzten estatuak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.
Gorpuak hiru zirela kontuan izanik, hura ez zen hain erraza izango. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 257. orr.
-Eta, miseria gorrian nagoela kontuan izanik, jauna, ez zenizkidake emango berrogei kopek bakoitzeko? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.
Demografia-eztanda hori ezin ulertu da garapen-maila desberdineko gizarteak harremanetan jartzeak sortzen dituen usadiozko demografiaren hausturak kontuan izan gabe. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.
Norbaitek hori pentsatzea irain larria izango litzateke, orain arteko nire bizitza nolakoa izan den kontuan izanda. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.
Idolatria nagusi den hiri batean edo beste edozein lekutan sartzen bazara, ezpataren ahotik pasa itzazu guztiak, adina, sexua edo giza maila kontuan izan gabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
· Oso kontuan zuen argi gehiegiak itsutu egiten duela. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.
Zurea, batez ere, oso zekena iruditu zait, kontuan badugu nondik atera zaitudan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 131. orr.
Erruak kontuan badituzu, Jauna, oi Jauna, nork iraun bizirik? Elizen arteko biblia Sal 130,3
Bederatziak-edo izango ziren eskailerak kontuz-kontuz jaisten hasi zenean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.
Eta, atea kontuz-kontuz bultzatuz, itxi egin zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.
Kontuz-kontuz lagundu zioten autoraino, eta aurreko eserlekuan eseri zuten. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.
Kontuz-kontuz, ezpainak hurbildu nituen katilu-ertzera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 212. orr.
Kontuz-kontuz hasi ginen, bada, zereginean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.
Nire kontu zaldun horiek bilatzea. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.
-Orduan nire kontu, berak hori egitea -egin zuen hasperen Sethek. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 75. orr.
-Ez, lasai, gaurkoa nire kontu. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 112. orr.
Cardhu botila, nire kontu. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 91. orr.
-Utzi hori nire kontu. Rubenek esan zion aitari: -utzi Benjamin nire kontu, eta neuk itzuliko dizut. Elizen arteko biblia Has 42,37
Gainontzekoa neure kontu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.
Eta baduk beste zerbait ere hire kontu utzi nahi dudana. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 180. orr.
Besterik nahi baduk, heure kontu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 29. orr.
Ez berotu, mesedez; amorrazioak, den-denak zure kontu... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.
Zeren erraten baitzuten haren kontu emanak ziren hainbeste heresietarik batzuetan erori zela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 178. orr.
Romanek, ordea, lasai egoteko eta bere kontu uzteko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.
Eroan dezala ama autoan eta bere kontu bilobak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 84. orr.
Jan-edanak gure kontu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.
Ondasun publikoak guztiz bidezkoa luke izen oneko eliztar emakume helduok geure kontu hartuko bagenitu Hester Prynne bezalako gaizkileak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.
Horrela, zuen kontu ezarriko da lurrean isuri izan den errugabe guztien odolaren errua. Elizen arteko biblia Mt 23,35
amodio kontu (8); bere kontu (19); bertze kontu bat (9); beste hainbat kontu (13); beste kontu bat (221); beste kontu batzuk (21); egik kontu (13); egin dezagun kontu (15); egin kontu (64); egizu kontu (69); egizu kontu ezen (8); egizue kontu (11); gure kontu (9); kontu auzitegiak (15); kontu bakarra (21); kontu bera (44); kontu berarekin (8); kontu berria (18); kontu bitxia (9); kontu egin (67); kontu eginez (8); kontu egiteko (8); kontu egiten (24); kontu egizu (12); kontu eman (25); kontu ematen (8); kontu erraza (13); kontu eske (44); kontu handia (46); kontu handia izan (23); kontu handiagoz (19); kontu handiarekin (20); kontu handiz (527); kontu handiz aztertu (9); kontu handiz egin (11); kontu handiz eta (12); kontu handiz hartu (11); kontu handiz ibili (34); kontu handiz ibiltzeko (10); kontu handiz zaindu (8); kontu hartu (12); kontu honi dagokionez (9); kontu horri buruz (8); kontu hutsa (19); kontu ilun (10); kontu ilunak (8); kontu izan (18); kontu jakina (23); kontu kontari (107); kontu korronte (35); kontu korronte bat (8); kontu korrontea (13); kontu korronteak (23); kontu korronteko (16); kontu publikoak (21); kontu publikoen (15); kontu segurua (9); kontu txiki (8); kontu ugari (12); kontu zahar (25); kontu zaharra (13); kontu zaharrak (22); kontuak kontu (201); mila kontu (10); neure kontu (9); nire kontu (64); zure kontu (8)
aspaldiko kontua (31); atzo goizeko kontua (8); bestelako kontua (18); betiko kontua (28); denbora kontua (45); denbora kontua da (12); diru kontua (19); ederra kontua (25); eguneroko kontua (25); geroagoko kontua (8); goizeko kontua (11); hori da kontua (33); hori kontua (24); horixe da kontua (9); iraganeko kontua (17); konfiantza kontua (8); kontua aipatu (13); kontua atera (13); kontua besterik ez (19); kontua da (1476); kontua da ea (8); kontua da ezen (16); kontua eskatu (15); kontua ordaindu (14); kontua zera da (21); metodo kontua (8); oraingo kontua (15); oso bestelako kontua (10); politika kontua (8); txantxetako kontua (9); zorte kontua (11)
amodio kontuak (8); antzeko kontuak (11); aspaldiko kontuak (24); atera kontuak (94); bestelako kontuak (15); diru kontuak (52); eguneroko kontuak (9); eguraldi kontuak (8); etxeko kontuak (14); gerrako kontuak (15); hortik atera kontuak (30); inguruko kontuak (17); iraganeko kontuak (19); kontuak aipatu (15); kontuak aipatzen (11); kontuak atera (36); kontuak aterata (12); kontuak ateratzen (25); kontuak dira horiek (16); kontuak egin (23); kontuak egiteko (13); kontuak egiten (41); kontuak eman (8); kontuak esaten (14); kontuak eskatu (19); kontuak eskatuko (19); kontuak eskatzeko (14); kontuak eskatzen (12); kontuak hartzeko (15); kontuak kontatzen (11); kontuak kontu (201); lan kontuak (12); nire kontuak (9); politika kontuak (9); urteko kontuak (11)
egoera kontuan hartuta (20); emaitzak kontuan hartuta (11); guztia kontuan hartuta (18); guztiak kontuan hartuta (25); iritzia kontuan hartu (16); kontuan eduki (38); kontuan edukiz (11); kontuan har (57); kontuan hartu (1072); kontuan hartuko (172); kontuan harturik (192); kontuan hartuta (864); kontuan hartuz (244); kontuan hartuz gero (63); kontuan hartzea (103); kontuan hartzeko (178); kontuan hartzeko eskatu (20); kontuan hartzeko moduko (11); kontuan hartzeko modukoa (10); kontuan hartzekoa (81); kontuan hartzekoa da (46); kontuan hartzekoak (38); kontuan hartzekoak dira (18); kontuan hartzen (463); kontuan hartzen badugu (46); kontuan hartzera (8); kontuan izaki (8); kontuan izan (399); kontuan izanda (201); kontuan izanez (9); kontuan izango (30); kontuan izanik (199); kontuan izatea (16); kontuan izateko (9); kontuan izaten (20); kopurua kontuan hartuta (8); oso kontuan hartu (27); oso kontuan hartzeko (19); oso kontuan hartzekoa (10); oso kontuan hartzen (8); oso kontuan izan (23)
diru kontuen (21); kontuen arabera (9); kontuen berri (9); kontuen gainean (9)
diru kontuetan (19); euskara kontuetan (9); hizkuntza kontuetan (21); maitasun kontuetan (9); politika kontuetan (11); sexu kontuetan (16)
kontura aberastu (8); kontura barre egiten (8); kontura bizi (19)
konturik eskatu (9)
kontutan hartu (63); kontutan hartuko (10); kontutan harturik (13); kontutan hartuta (48); kontutan hartuz (33); kontutan hartzen (45); kontutan izan (11)
ibili kontuz (12); kontuz gero (36); kontuz ibil (14); kontuz ibili (229); kontuz ibiliko (12); kontuz ibiltzeko (81); kontuz ibiltzeko esan (8); kontuz ibiltzen (16); kontuz kontuz (33); oso kontuz (28); oso kontuz ibili (11)
batasunaren kondu (8); festibalaren kondu (12); frantziako koparen kondu (8); frantziako xapelketaren kondu (8); herriko xapelketaren kondu (9); kanpainaren kondu (8); kantu xapelketaren kondu (9); kondu ekarria (10); koparen kondu (23); kulturaldiaren kondu (9); nagusiaren kondu (17); sail horren kondu (23); sailaren kondu (30); xapelgo nagusiaren kondu (9); xapelgoaren kondu (11); xapelketaren kondu (37)
urteko konduak (24)
gobernuaren konduko (8); konduko dantza (8); maitaldiaren konduko (8); nagusiaren konduko (8); sailaren konduko (12)
kondutan hartu (30); kondutan hartuak (8); kondutan hartuko (11); kondutan hartuz (32); kondutan hartzen (13)