Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kontsumogai (orobat kontsumo-gai) iz kontsumoko gaiak.
Kontsumogaiak itxuragabe ugaltzearekin batera, neurri berean ari dira agertzen ezinaren ezinez zapuzturiko pertsonak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.
Autoen eta haien osagarrien, eta kontsumo gaien inportazioak marka historikoak hautsi zituen. Berria - Ekonomia 2004-06-15
Euskaldunok heriotza ere kontsumo-gai bilakatu dugu: Santu Guztien eguna egunik jendetsuena da herri txiki askotan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 104. orr.
Gizajendea geroago eta hutsago dabil, kontsumogaiez beterik, antzinako panpina lastoz beteak bezala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.