Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontsumitu, kontsumi, kontsumitzen 1 du ad norbaitek bere beharrak betetzeko ekonomia ondasunak erabili.

Ekoizten den jangaia kontsumitu beharko, nahitaez, deus alferrik galdu gabe. landare-zuntzik ez dugu kontsumituko, gure kalterako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 28. orr.

Haragi gorriaren ordez zuria kontsumituko dugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Denetara, 22 metro kubiko ur kontsumitu dute etxe honetakoek azken hiru hilabeteotan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.

Ahaltsuak bere estatus soziala produktu garesti eta exotikoak janez (kontsumituz) erakusten du oraino ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 100. orr.

Bihotzak zenbat energia behar duen jakiteko, zenbat oxigeno kontsumitzen duen neurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

20-30 urte barru, esaterako, kontsumitutako energiaren %70 inportatutakoa izango da.  Berria - Ekonomia   2006-03-09

Hutsak zeuden EPO sustantziko dosi batzuk antzeman zituen Poliziak, eta txirrindulariak horiek kontsumitu zituela aitortu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-26

Baina, gaur egun, bidaiak beste edozein produktu bezala kontsumitzen dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.

Lehengai asko kontsumitzen duten industria astunen pisua murriztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Ez kontsumitu prentsarik!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

Amaginarrebak oparitutako salako besaulki berrian pizza jatera jesarri, telezaborra kontsumitzera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.

Futbola kontsumitu garagardoa ordainduz.  Berria - Kirola   2004-06-12

2 ahitu.

Zigarro osoa errautsak kontsumitua duen arren, zigarrokinari estekatua jarraitzen du errauts lerroak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 30. orr.

Orain baino lehen ere pertsona batzuk kontsumitu egin dira, erabat ahitu, hor ikusi dutenagatik sorginduta, edota erotu egin dira, Batzuetan sua eman behar zaie diarioei eta eskutitzei eta bainuontziko urari ere ihes egiten utzi, zurrunbiloak irents dezan gure barruan bizi zaigun gaixotasuna, osterantzean kontsumituko gaituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 192. orr.

Jainkoaren arnasak hondatzen ditu, haren haserre-hatsak kontsumitzen.  Elizen arteko biblia   Jb 4,9

Bizimodua pozoituko zion maite-su eroak kontsumitu zuen pixkanaka Napumoceno jauna.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus