Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontsulatu (orobat kontsuladu) 1 iz estatu baten interesez atzerriko hiri batean arduratzen den ordezkaritza. ik kontsuletxe.

Espainiako kontsulatuko bi ordezkari ditu zain aireportuan.  Berria - Harian   2005-06-04

Kontsulatutik Suprefeturara, eta handik Herriko Etxera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 361. orr.

Orduko Atzerri ministro Ana Palaciosek 17:28ean Espainiako enbaxada eta kontsulatuetara igorritako telegramak hauxe zioen: [...].  Berria - Mundua   2004-07-08

Egunotan etorkinaren herrialdeko enbaxada eta kontsulatuek gainezka egin dute.  Berria - Harian   2005-02-05

Bihar Irango kontsulatuan esaten didatenaren arabera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 45. orr.

Goizeko lehenengo orduan joango naiz kontsulatura.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.

Ekuadorko kontsulatua Hurtado Ametzaga kalean dago.  Berria - Harian   2005-02-05

Venezian hain zuzen, Nafarroako Kontsulatuan, nafar batekin egin zuen topo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

Perpinyan, Errepublikaren Kontsulatuko ateetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Espainiako Gobernuaren Baionako kontsulatura joan eta han izena eman behar da.  Berria - Harian   2005-03-05

Brasilek Bartzelonan duen kontsulatura jo behar izan zuen.  Berria - Harian   2006-01-12

Hor aurrean negozioetarako amerikar kontsulatua dago -esan zidan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 197. orr.

Han egokitu baitzitzaion fusil-tiroka italiar Kontsulatua jende-aldra basakiro asaldatu baten aurka defendatu beharra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

Kontsulatuko autoan eraman dute aireportura.  Berria - Harian   2005-06-04

Kontsulatua ireki dutenerako atean nengoen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 80. orr.

Kontsulatuko egongelan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

2 kontsularen kargua.

Gobernuek beren egintzak erregistratzeko erabilitako metodo bat urtebeteko magistraturaren batean -adibidez, erromatar kontsulatuan- zeudenen izenez baliatzea zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Oldarrean ekin zion Miloni, Zizeronen lagun bati, zeina kontsulatua eskuratzeko bidean abiatua baitzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

Azkenik, kontsulatua eman zitzaionean [...] monarkian nagusi zen ordurako, eta haren eskubide guztiak ezarrita zeuden.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.

Gregorio Tourskoak, kontsulatuaz ari delarik, ez dio ezer prokontsulatuaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainiako kontsulatuaren (3); kontsulatuaren aitzinean (3)

kontsulatura joan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus