Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela zure espiritua Jaunagan poztuko da, eta kontsolazio handia hartuko duzu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 587. orr.
Hau negar- eta samin-unea izango da anaientzat eta beste askorentzat, baina zuretzat kontsolazio eta alaitasun mugagabea. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 198. orr.
Atsekabetuak kontsolatzen dituen Beste inork ez bezalako kontsolazio berezia izan zuen santuaren agerraldiarekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.
Frantziskoren espiritua kontsolazio eta gozamenez blai zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.
Jaunak ez nau sekula kontsolaziorik gabe utzi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 360. orr.
Garbi gelditu zen kontsolazio-sariek estima handirik ez dutela pilotarien artean. Berria - Kirola 2004-08-10
Lan honek ematen duen kontsolazio sentimendua beharrezkoa da mundu osoan; horregatik, oso obra garrantzitsua da. Berria - Kultura 2004-09-04
Horrela iritsiko zaizue Jaunaren kontsolazio-garaia, eta hark berriro bidaliko dizue Jesus, zuentzat izendatua zeukan Mesias. Elizen arteko biblia Eg 3,20
Jakizu laster kontsolazio-bide izango duzula senarra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.
Horrela, ontzat eduki zuen bere onginahian anai Joani jainko-maitasunaren distira eta sugar hori kentzea, eta inolako espiritu-kontsolaziorik gabe utzi zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.