Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontsolatu, kontsola, kontsolatzen 1 du ad norbaiten nahigabea edo sufrikario morala arindu.

Gozatzeko zoria baldin badugu, oroimen politek kontsolatu eta olgatuko gaituzte zahartzaroan ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Ez duzu nire hutsunea nabarituko, horrek kontsolatzen nau.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 59. orr.

Ahal zuena eginez Rufus guztiz kontsolagaitza kontsolatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Gero, Dabidek bere emazte Betsabe kontsolatu zuen; joan, eta berarekin etzan zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 58. orr.

Eta, kontsolatu nahi ninduelako-edo, gaineratu zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 215. orr.

Hasierako denboretan, jauregiak kontsolatu zuen emakumea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

"Ene, ene", esaten dio ahapeka, hura kontsolatu nahirik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 37. orr.

Bakar baten eskerron eta poz-malkoak nahikoa izango lirateke ni gizonen mespreziotik kontsolatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Nork kontsolatuko du nor, berak alaba ala alabak bera?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 140. orr.

Nolabait elkar kontsolatzeko modua aurkitu badute oraingoz, zer kalte du ba horrek?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.

Haiek bazekiten elkar nola kontsolatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

-Bihar emango dute behin betiko epaia, eta elkarrekin giltzapetuko gaituzte -kontsolatu zituen Kovaltxukek-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Neure burua kontsolatzen saiatu nintzen Lucy Pamelarekin eta haren umeekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 163. orr.

• 2 da ad

Gizaki horrek oraindik geratzen zaizkion hirurogei markoei begiratuko balie eta, galdu dituen berrogeiak ahaztuz, geratzen zaizkionekin bakarrik baliatuko balitz, kontsolatuko litzateke ezbairik gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.

Lilaren galtzeaz horrela kontsolatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Laster asko kontsolatu zen andrea marabut beltz harekin, gizaseme batekin alegia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 97. orr.

Oraindik ez naiz aitaren heriotzatik kontsolatu, eta ama galdu nuenean, aldiz, pozez zoratzen jarri nintzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.

3 ezin kontsolatuzko

Mina hor da beti, min handia agian, ezin kontsolatuzkoa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 13. orr.

Ene pena bakarra, baina ezin kontsolatuzkoa, "ene" zaldiak gehiago ez nituela ikusiko baitzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsolatuak geratu ziren (4)

kontsolaturik geratu zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus