Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraren heriotzagatik sentitzen zuten pena hitz kontsolagarriz arindu nahian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.
Geuk asmaturiko gezur kontsolagarria. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 281. orr.
Erantzun lasaigarri eta kontsolagarri bat jaso zuten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.
Baziren gauza batzuk Burtek esan nahi zituenak, gauza mingarriak, gauza kontsolagarriak, horrelako gauzak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 123. orr.
Bart gaueko berriak igortzen dizkizut, berriki hartu baititut, eta, ikusiko duzunez, ez dira batere kontsolagarriak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.
Kontsolagarrizko berri faltsuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 197. orr.
Desiratuz Jainkoak bete dezala bere aintza eta goralmena bere esku utzitako jendeen ongarri eta kontsolagarri. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.
Neskatoen larruazal eta usain gaztea barkamenaren kontsolagarri izan zitekeen agure errukarrientzat. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 85. orr.
Gauetako bakardadearen kontsolagarri. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.
Besteren atsekabe eta nahigabeak norberarenen kontsolagarri edo gozagarri izan ohi direla ez da kontu berria. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 134. orr.
Tristurak kaburik ez duela dirudien zoko ilun horretan beti, samin guzien kontsolagarri iduri. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.
"Eskerrik asko" esan zidan, "baina elizgizonok doan ematen ditugu kontsolagarriak". Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.
Ez al da hori izan daitekeen kontsolagarririk pozgarriena? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 80. orr.
Bazuen kontsolagarri bat, hala ere, Antoinek: euliak, hain zuzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.
Kontsolagarri beharrean geunden, baina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.
Halaxekoak Bellarmino, ziren nere kontsolagarriak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 346. orr.
Hildako batek ez du ezertxo ere nahi, ez du maitasunik eta errukirik eta kontsolagarririk nahi. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.
Ibaiko urak kontsolagarri dira exiliatuentzat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.
Ziur egon, tentaldi hau oso probetxuzko eta kontsolagarri izango zaizula. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.
Askoren zoritxarra beste askoz gehiagoren kontsolagarri ez al da? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.
Oso kontsolagarri izango zaizkizun arrazoi jakintsu batzuk azalduko dizkizut. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 315. orr.
Xapelgoen bururat heldu ez direnentzat badira kopak, kontsolagarri. Herria 2001-01-18
Zahartzaroan ni ninduen kontsolagarri. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 142. orr.