Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontsola 1 iz mahai modukoa, luzea, paretari atxikia, apaingarriak jartzeko erabiltzen dena.

Likoreak eskumenean zituen, kristal landuzko flaskoetan, kontsola baten zuloetan erdi sartuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Tximiniari erreberentzia egiterakoan, liburutegiaren ondoko kontsolarekin estropozo egin, eta irudi txiki bat bota zuen lurrera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

2 taula edo mahai modukoa, kontrolerako gailuak dauzkana.

Kontsolako aginteen aurrean eseri zen don Ottavio.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Punta-puntako grabazio-estudioa; sekulako kontsola, palanka eta argitxo pila batekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Kirurgialariak kontsola baten bidez gidatzen du robota.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Kirurgialariak kontsola baten bidez gidatzen du robota.  Berria - Gaiak   2004-07-09

3 bidejokoetarako ordenagailu moduko txikia.

Kontsolarekin jolasean mundutik bakartuta dagoen gazte aberatsa bere lozorrotik esnatzeko asmotan.  Berria - Gaiak   2006-04-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus